Fallen Angel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fallen Angel
Jatorria
Argitaratze-data1945
IzenburuaFallen Angel
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakrimenezko filma, film dramatikoa, Zinema beltza eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena97 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Otto Preminger
Gidoigilea(k)Harry Kleiner
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaOtto Preminger
Konpainia ekoizlea20th Century Fox
EdizioaButch Reynolds (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaLeland Fuller (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaDavid Raksin
Argazki-zuzendariaJoseph LaShelle
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaKalifornia

IMDB: tt0037691 Filmaffinity: 188309 Allocine: 1595 Rottentomatoes: m/1155983-fallen_angel Allmovie: v90928 TCM: 23858 TV.com: movies/fallen-angel Netlix: 70007741Edit the value on Wikidata

Fallen Angel 1945ean Otto Premingerek ekoiztu eta zuzendutako filma da. Antzezle nagusiak Alice Faye, Dana Andrews, Linda Darnell, eta Charles Bickford izan ziren. Ezagun da Alice Fayek harrapatu zuen haserreagatik, 20th Century Fox konpainiako Darryl F. Zanuck nagusiak txarto tratatu zuen eta. Fayek estudioetatik alde egin eta ez zuen 1962ra arte film gahiagotan parte hartu.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Eric Stanton (Dana Andrews) Kaliforniako Walton herrira ailegatu da eskutsik. Aurrez aurre topatzen duen lehen tabernan Stella (Linda Darnell) ezagutuko du, herriko neska ederra. Nondik heldu diruari Madley profesorearengana (John Carradine) joko du, inguru hartan arrakasta handi barik dabilen parapsikologo eta hizlariarengana. Stantonek eskarmentua du publizitatearen munduan eta horretaz baliatuko da Madleyren jendeaurreko saioak sustatzeko. Herrian ospe handikoak dira Mills ahizpak, Clara (Anne Revere) eta June (Alice Faye). Berauek konbentzituz gero, herritar gehienak hurbilduko dira Madleyren ikuskizunera, eta horretan saiatuko da Stanton. June koitadua limurtuko du iruzutiak, nahiz eta aldi berean Stellarekin harreman sutsua izan.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dana Andrews Eric Stanton Alice Faye June Mills
Linda Darnell Stella Charles Bickford Mark Judd
Anne Revere Clara Mills John Carradine Madley profesorea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]