Where the Sidewalk Ends

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Where the Sidewalk Ends
Filma
Jatorrizko izena Where the Sidewalk Ends
Urtea 1950
Generoa polizia filma
drama filma
Zinema beltza
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 95 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Grabazio lekua(k) New York
Narratibaren kokalekua New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Otto Preminger
Gidoigilea(k) Ben Hecht
William Stuart
Victor Trivas


Antzezlea(k)
Dana Andrews
Gene Tierney
Gary Merrill
Tom Tully
Karl Malden
Craig Stevens
Oleg Cassini
Bert Freed
Ian MacDonald
Kathleen Hughes
Ruth Donnelly










Ekoizpena
Ekoizlea Otto Preminger
Konpainia ekoizlea 20th Century Fox
Edizioa Louis R. Loeffler
Bestelako lanak
Musikagilea Cyril J. Mockridge
Argazki-zuzendaria Joseph LaShelle
Kanpo loturak

Where the Sidewalk Ends Otto Premingerek 1950ean ekoiztu eta zuzendutako filma da, William L. Stuart idazlearen Night Cry eleberrian oinarrituta. Egokitzapena Ben Hetcht gidoilariaren lana izan zen, Robert E. Kent, Frank P. Rosenberg, eta Victor Trivasek lagunduta. Dana Andrews eta Gene Tierney izan ziren aktore nagusiak. Premingerrek 20th Century Fox konpainiarako zuzendu zuen azken polizia-filma izan zen; aurretikoak Laura (1944) -Andrews eta Tierney elkar batera ere agertu zituena-, Fallen Angel (1945) eta Whirlpool (1949) izan ziren.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mark Dixon (Dana Andrews) New York hiriko polizia da, izaera gogorrekoa, lanean zorrotza baina aldi berean bortitza oso; eta horrek arazoak eragingo dizkio nagusiekin. Dixonek Tomy Scalise (Gary Merrill) gaizkilea hilketa baten korapiloan harrapatu du, eta zerbait leporatuko badio aurretik susmagarri bihurtu den Ken Paine (Craig Stevens) galdekatu behar du. Honen etxera joan, eztabaidan hasi eta nahi gabe bada ere, jo, bultzatu, txarto erori eta buruan jasotako kolpearen ondorioz Paine hil egiten da. Dixonek gorpua desagerraraziko du eta lanean egindakoa ondo gordetzen saiatuko da, nahiz eta ikerketan buru-belarri jarraitu. Paineren emaztearen (Gene Tierney) aita (Tom Tully) suhia hil duelakoan atxilotuko dute, andrearekiko tratua ona ez zen eta, eta begitan hartuta zeukalako. Egoera horretan Dixonen damua gero eta handiagoa da, are alargunarekin maitemintzen hasita dagoenean. Ataka horretatik ateratzeko Scaliseren aurka egitea besterik ez du ikusten.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dana Andrews in Laura trailer.jpg Dana Andrews Mark Dixon detektibea Gene Tierney in Laura trailer.jpg Gene Tierney Morgan Taylor-Paine
Gary Merrill in All About Eve trailer.jpg Gary Merrill Tommy Scalise Karl Malden in I Confess trailer.jpg Karl Malden Thomas detektibea

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]