Lauro Olmo
Lauro Olmo | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | O Barco de Valdeorras, 1922ko azaroaren 9a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1994ko ekainaren 19a (71 urte) |
Familia | |
Aita | Lauro Olmo Arias |
Ezkontidea(k) | Pilar Enciso (en) (1954ko urriaren 29a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | dramaturgia |
Lauro Olmo Gallego (O Barco de Valdeorras, Ourense, 1922ko azaroaren 9a - Madril, 1994ko ekainaren 19a) galiziar idazlea izan zen. Francoren diktaduran errealismo sozialaren nagusietariko bat izan zen. Zentsuraren presioa gogor pairatu zuen.
Bere lehen lanarekin, Doce cuentos y uno más (1956, Hamabi ipuin eta bat gehiago) Leopoldo Alas literatura-saria irabazi zuen. Bi urte geroago finalista izan zen Nadal sari ospetsuan, Ayer, 27 de octubre (Atzo, urriak 27) obrarekin. Liburu horretan bere obraren ildo nagusia zein izango zen erakutsi zuen: jende pobrearen esperantzarik eta etorkizunik gabeko bizitzaren salaketa eta kritika. La camisa (1962, Alkandora) antzerki-lanaren estreinaldiak Espainiako antzerki sozialaren sorrera markatu zuen, eta Espainiako gizartea literaturaren bidez aldarazi nahi izan zuen idazle-belaunaldi baten akuilu gertatu zen. Obrak sari asko irabazi zituen: Antzerki Sari Nazionala, Valle-Inclán saria, eta Espainiako Errege Akademiarena, besteak beste.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzezlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El Milagro (1953)
- El perchero (1953)
- El rubí del Inspector General (1955)
- La camisa (1960)
- La pechuga de la sardina (1962)
- La condecoración (1963-1964)
- El cuarto poder (1963-1965)
- La noticia (1963)
- La niña y el pelele (1965)
- Ceros a la izquierda (1965)
- La metamorfosis de un hombre vestido de gris (1965)
- Nuevo retablo de las maravillas y olé (1965)
- El mercadillo utópico o de cómo el hombre limpión tiro de la manta (1965)
- El tonto útil (1965)
- El cuerpo (1965)
- Mare Nostrum, S.A. (1966)
- English spoken (1967)
- Plaza menor (1967)
- Cronicón del medioevo o Historia de un pechicidio o La venganza de don Lauro (1967)
- Spot de identidad o Los maquilladores (1975)
- Don Especulón (1979)
- Pablo Iglesias (1983)
- La jerga nacional (1986)
- Un cierto sabor a angulas (1987)
- Sombrerete Jazz (1987)
- Luis Candelas (1987)
- Instantáneas de fotomatón (1991)
- Estampas contemporáneas (1992)
- Desde abajo (1992)
Antzezlanak Pilar Encisorekin batera idatzitako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El león engañado (1954)
- El león enamorado (1959)
- La maquinita que no sabía pitar (1960)
- El raterillo (1960)
- Asamblea general (1961)
Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Golfos de bien (1955)
- Doce cuentos y uno más (1956)
- Ayer, 27 de octubre (1957)
- El gran sapo (1958), hasieran El zócalo negro izenburupean, Elisenda de Moncada saria 1963an, 1964ean argitaratuta. publicada al año siguiente.
- Tituladlo como queráis (1993)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)ː El teatro de Lauro Olmo, Ricardo Doménech
- (Gaztelaniaz)ː Lauro Olmoren kronobiografia, Ángel Berenguer