Lazunarri malekoia
Lazunarri malekoia | |
---|---|
![]() | |
Lea ibaiko industria paisaia | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Lekeitio |
Koordenatuak | 43°21′45″N 2°29′57″W / 43.362503°N 2.499036°W |
![]() | |
Ondarea | |
EJren ondarea | 326 |
Lazunarri kaia Lekeition (Bizkaia) dagoen kai edo eraikuntza hidraulikoa da. 2015eko azaroaren 10ean, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, Lea ibaiko industria paisaia monumentu-multzo sailkapenaren barnean.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lea ibaiaren estuarioan kokatua dago, Isuntza hondartzaren eta Garraitz (San Nikolas) uhartearen artean. XVIII. mendean eraikitako sistema hidraulikoa da, itsasadarraren bokalaren norabidea aldatzeko sortua. Horri esker jitoan doan hondarrak ez zuen ibai-ahoan barrarik sortzen eta ontziek ibaian gora egin ahal zuten[1].
XIX. mendean berreraikia, 2011ko ekaitz batek zati batzuk puskatu zituen. 2015ko hasieran berritze lanak egin zituzten, tarte hautsiak berreginez eta hondatuak konponduz. Horrela, kai berrituak 4,10m zabal eta 245 m luze ditu[2].

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
- ↑ «Lea ibaiko (Bizkaia) Industria Paisaia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-13).
- ↑ Berrikuntza lanen deskribapena eta argazkiak Balzola enpresaren webgunean[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |