Edukira joan

Isuntza

Koordenatuak: 43°21′46″N 2°30′02″W / 43.36278°N 2.50056°W / 43.36278; -2.50056
Wikipedia, Entziklopedia askea
Isuntza
Datu orokorrak
Motagolden sand beach (en) Itzuli eta hiri-hondartza
Luzera300 m
Zabalera100 m
Azalera24.260 m²
Geografia
Map
Koordenatuak43°21′46″N 2°30′02″W / 43.36278°N 2.50056°W / 43.36278; -2.50056
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaLea-Artibai
UdalerriaLekeitio
Ur-gorputzaBizkaiko golkoa

Isuntza[1] Bizkaiko hondartza da, Lekeitioko udalerrian kokatuta dagoena. Lea ibaiaren itsasoratzearen ezker aldean dago.

Hondartzak 250 metro neurtzen ditu luzetara. Itsasbehera denean 24.260 metro karratuko azalera dauka, eta itsasgora denean aldiz 8.380 metro karratuko azalera.

Hondartzaren ondoan Zita enperatrizaren hotela dago, hondartza ondoko parke batetik gertu.

Hondartzatik hurbil, bi ontziola daude: Mendieta eta Egiguren Atxurra. Bi ontziola hauek, Lea ibaiaren ezkerraldeko hareatza batean daude, sarbide zaila dutelarik, Isuntza zubiaren ondoan eta Marierrota parean. Biak ibaiondoarekiko paraleloki daude eraikiak. Uretatik urrunen dagoena egun guztiz eraldatua dago.

Egungo ontziolak 1917an eraikiak dira, nahiz eta gune horretan ontziolen kokapenaren berri lehendik ere baden, orain artean nahiko eraldatuak izanik, garaiko argazkietan ikus daitekeenez.

Honako hauek dira eraikin elementu nagusiak:

  • Harmaila ezartzen deneko harlangaitzezko plataforma.
  • Estalki osoa sostengatzen duten zurezko zutoinak, 6 aldeetakoak eta 2 erdigunekoak.
  • Hormak; irekiak, gune batzuetan oholeriaz.
  • Estalkia; bi aldeetarakoa eta oraintsuko erreforma baten bidez teila duelarik. Estalki batek eranskin moduan atergune bat aurkezten du. Zertxak arruntak dira, zurezkoak.
  • Zoruak; harrizkoak.
  • Sabaiak; zertxak ikusten direla.

Esparru itxirik ez dagoenez, ez dago sarbide zehatzik, nahiz eta bi pabilioiak ibaiarekiko paraleloki kokatzean, bertarako gurpildunentzako sarbidea Zubietako Jauregiraino iristen den bidetik egiten den, Lumentza mendiaren hegal bat inguratuz.

Isuntza zubiaren ondoan, ontzioletako langileriaren antzinako etxebizitzak kokatzen ziren, gertatu berri den (1991) sute batez eraitsiak. Ontziolaren ingurunea ibaiaren burualdera ere hedatzen da, lursailari eusten dion hormak definitutako esparruan eta ontziolaren sarbide bezala balio duen bidearen artean, non lanerako gune bat eta ontziolari zerbitzua ematen dion material biltoki bat bilakatzen baita.

1998ko urriaren 20an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zituen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]