Lecumberri jauregia
Lecumberri jauregia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Federative entity of Mexico | Mexiko Hiria |
Territorial demarcation of Mexico City | Venustiano Carranza |
Koordenatuak | 19°26′11″N 99°06′47″W / 19.436388888889°N 99.113055555556°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1900eko irailaren 29a |
Inaugurazioa | 1900eko irailaren 29a |
Erabilera | national archives (en) ![]() espetxea |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Lorenzo de la Hidalga (en) ![]() |
Estiloa | Arkitektura neoklasikoa |
Lecumberri jauregia edo Lecunberriko Jauregi Beltza (gaztelaniaz: Palacio Negro de Lecumberri), Mexiko Hiriko erdialdeko ekialdean, Venustiano Karrantzako alkatetzan, espetxea izan zen eta, 1976tik, Nazioaren Artxibo Nagusiaren egoitza da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mexikon El Palacio Negro de Lecumberri izenaz ezaguna, 1900eko irailaren 29an inauguratu zen, Porfirio Díazen erregimenean, eta urte horretatik 1976ra arte espetxe gisa jardun zuen. Haren eraikuntza 1871ko Kode Penalerako Erreformaren ondorioz sortu zen. Antonio Torres Torija Torija, Antonio M. Anza eta Miguel Quintana ingeniariek egin zuten proiektua, eta Lorenzo de la Hidalga arkitektoaren proiektua hartu zuten. Eraikinak eredu hau zuen: espetxearen zaintza-kidegorako biribilgune edo erdiko gorputz poligonal batekin, eta erradial gisa, erdiko espazioan elkartzen ziren izar-formako galerien bidez; hor, 35 metroko altuerako dorrea eraiki zen, espetxe guztia zaintzeko. 1885eko maiatzaren 9an hasi zen eraikitzen, eta 1900eko irailaren 29an inauguratu zuen Errepublikako presidente Porfirio Díaz Mori jeneralak. Lehen zuzendaria Miguel Macedo legelaria izan zen. 1913ko otsailaren 22an, Madero presidente kargugabetua eta José María Pino Suárez presidenteordea hil zituzten espetxearen kanpoaldean.
Jauregi Beltzak 1976ko abuztuaren 27an amaitu zuen bere bizitza presondegi gisa, Sergio García Ramírezek itxi zuenean, eta, ondoren, 1982an Nazioaren Artxibo Orokorraren (AGN) egoitza bihurtu zen. AGN Amerikako artxibo historiko zaharrenetako bat da, eta ikerketa historikorako eta hainbat disiziplinatarako iturri agortezina.
Espetxeratu ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lecunberriko jauregian espetxeratuta egon zirenen artean, ospetsu asko daude:
- José Agustín
- William Burroughs
- Valentín Campa
- Heberto Castillo
- Félix Díaz
- Juan Gabriel (Alberto Aguilera Valadez)
- Francisco Guerrero "El Chalequero"
- Ramón Mercader (Leon Trotskiren hiltzailea)
- Álvaro Mutis
- José Revueltas
- Othón Salazar
- David Alfaro Siqueiros
- Higinio Sobera "El pelón Sobera"
- Demetrio Vallejo
- Pancho Villa
- Angel Verdugo
- Salvador Nava
- Adolfo Gilly
- Luis González de Alba
- Gilberto Guevara Niebla
- Guillermo Lepe (Agustín de Andaren hiltzailea, Ana Bertha Leperen aita)
- Miguel Ángel Larios Herrera
- Pedro Infante
- Ignacio de la Torre y Mier
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Nazioaren Artxibategi Orokorraren webgune ofiziala.