Lehen Heleniar Errepublika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lehen Heleniar Errepublika
Ἑλληνικὴ Δημοκρατία

1822 – 1832
Errepublika

Lehen Heleniar Errepublika bandera

Lehen Heleniar Errepublika armarria

Greece1830EN.png
Geografia
Hiriburua Nauplia
Ekonomia
Dirua Greziar Fenixa
Kultura
Hizkuntza(k) Greziera
Historia
Garai historikoa XIX. mendea
Greziar iraultzaren hasiera 1821eko martxoa
Estatuaren ezarpena 1822ko urtarrilaren 1a
Konstantinoplako Ituna 1832ko maiatzaren 7a
Londresko Protokoloa 1832ko abuztuaren 30a
Ezeztapena 1832ko ekainaren 18a
Aurrekoak
Ottoman flag.svgOtomandar Inperioa
Areios Pagos Anatolikis Ellados.svgEkialdeko Grezia Kontinentala
Ondorengoa
Greziako ErresumaState Flag of Greece (1863-1924 and 1935-1973).svg

Lehen Heleniar Errepublika (grezieraz: Ἑλληνικὴ Δημοκρατία) Otomandar Inperioaren aurkako Greziako Independentzia Gerra garaian ezarri zen behin-behineko greziar estatu bat izan zen, nazioarteko aitorpenik gabea. Termino hau erabat historiografikoa da, izan ere, erregimen iraultzaileak gerra garaian jarrera demokratikoa eta konstituzionala izan zuela adierazten baitu. Alabaina, Grezian demokrazia ez zen ezarri Greziar estatu modernoa ezarri zen arte, zeinak burujabetza osoa izan zuen europar potentziei esker.

1821ean abiarazi zen iraultzaren lehen faseetan gaurko Grezia osatzen duten zenbait lurraldetan gobernu-kontseilu propioak hautatu ziren, zeinak administrazio zentral batek ordezkatu zituen 1822aren hasieran Epidauroren Lehen Biltzar Nazionala ospatu ostean. Biltzar hartan onartu zen lehen Greziar Konstituzioa, hala jaio zen lehen greziar estatu modernoa. Estatu berriak ez zuen garaiko potentzien aitorpena jaso eta kolapso bidean geratu zen bere baitan zuen gerra zibilak eta Ibrahim Paxaren turkiar-egiptoar armadaren garaipenek eraginda. Alabaina, 1827an, estatu jaioberria kolapsatzear zegoela, potentzia handiak itun batera iritsi eta erabaki zuten greziar estatu autonomiadun bati bide ematea, betiere otomandar subiranotasunaren pean. Itun horri Londresko Ituna deritzo. Otomandar Inperioak baina, ez zituen onartu potentzien eskakizunak eta hortaz, Navarinoko Gudua jazo zen, zeinak Greziari erabateko independentzia eman zion.

1827an, Troezengo Hirugarren Biltzar Nazionalak greziar estatua (Ἑλληνικὴ Πολιτεία) ezarri zuen eta Ioannis Kapodistrias kondea aukeratu zuen Greziako gobernadore izateko. 1828ko urtarrilean iritsi zen Greziara eta estatu funtzional bat sortzen saiatu zen, gerrak eragindako kalteak konpontzeaz gain, baina laster sortu zitzaizkion tokian tokiko aberats eta jauntxoekin gatazkak. Hala, Europako hiru "Potentzia Babesleek" esku-hartzea burutu zuten monarkia bati bide emateko. Erregimen berria 1832ko Londresko Konferentzian adostu zen, Bavariako Printzea, Wittelsbach-eko Oto, izendatu zen Grezia modernoko lehen errege.

Estatuburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]