Leire Narbaiza
Leire Narbaiza | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1968ko apirilaren 5a (53 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Bizilekua | Eibar |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak |
euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | katedraduna, iritzi-kazetaria eta blogaria |
Leire Narbaiza Arizmendi (Eibar, 1968ko apirilaren 5a) euskara irakasle[1], euskalgintzako militante, feminista, blogari eta hedabideetako iritzi-emailea da.
Euskara irakaslea ofizioz, "Kalamuatik Txargainera" blogeko idazlea da Narbaiza, eta beste zenbait hedabidetan ere argitaratzen ditu iritziak, adibidez Argian, Gipuzkoako Hitzan eta Eibar aldizkarian. Youtuben euskara-irakaspenak umorez ematen dituen Marimaistra pertsonaia sortu du, Goienarekin batera.
Euskalgintzako hainbat elkarte eta ekimenetan parte hartu izan du, besteak beste Eibar.org, Badihardugu eta Eta Kitto elkarteetan.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Ahotsak | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus Noiz kontsultatua: 2018-09-05.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Leire Narbaizaren bloga, Kalamuatik Txargainera
- Lere Narbaiza Twitterren: @Txargain
- Marimaistra, bideoak.
- Iritzi artikuluak Argian