Edukira joan

Eibar.org

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eibar.org
MotaGizarte-sare zerbitzu
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
eibar.org
Eibar.org elkarteko kide batzuk 2013an Bergaran
Eibar.org elkarteko kide batzuk 2013an Bergaran

Eibar.org, Internet eta Teknologia Berrien Erabiltzaileen Elkartea, eibartar internautak («eibarnautak») biltzen dituen elkartea da, Eibarren sortua 1999ko urrian. Eibarko Internet erabiltzaile batzuek Eibartarrak posta-zerrenda sortu zuten 1998ko apirilean.[1] Zerrendaren jardunarekin, partaideen arteko loturak sendotu egin ziren, eta horietako batzuek, azkenean, elkartu eta Eibar.ORG elkartea sortu zuten 1999ko urrian. Luistxo Fernandez izan da sortzaile eta bultzatzaile nagusietako bat.

Haren ekimen eta tresnen artean aipatzekoak dira:

Euskal Herrian aitzindaria izan da elkartea[2]. Elkartea ez ezik, baita herri mailako posta-zerrenda eta blog komunitatea ere, biak ere Euskal Herrian aitzindari, eta hainbat urteren ondoren oraindik ere bizi-bizi daudenak.

2013ko urrian, Maialen Odriozola kazetariak Eibarko udalaren Juan San Martin Beka jaso zuen, Eibar.org elkartearen historia aztertzeko.

  • Eibarren Internet eta teknologia berrien erabilera sustatzeko ahalegina egin.
  • Interneten eta euskarri teknologi berrietan Eibarren irudia eta informazioa zabaldu.
  • Interneten eta teknologia berrien inguruan dabiltzan gainerako euskaldunekin loturak estutu, eta eremu euskalduna sustatu eta indartu.
  • Eraiki behar ei den Informazioaren Gizarte hori, benetan herritarren gizartea izan dadin ahaleginean saiatu.
  • Guretzat, Internet eta teknologia berriak ez dira merkatu bat edo negozio aukera bat. Herritarrek erabil dezaketen eta erabili behar duten tresna da, esate baterako balio hauek indartzeko: elkarlana eta elkartasuna, komunikazio irekia, informazioaren jario librea, kultura eta jakintzaren dibulgazioa...
  • Gure Elkartea elkarte euskalduna da, eta euskaraz funtzionatuko du.

Blog komunitatea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blog komunitateak ere beste batzuei bidea zabaldu zien, 2004ko uztailean, euskal blogosferaren komunitate zaharrena izanda.

Gaur egun (2014ko urtarrilean), 33 blog ditu, tartean: Ingelesen hilerria (Luistxo Fernandez), Harrikadak (Mikel Iturria), Eibartik (Asier Sarasua Aranberri), E-gor blog (Igor Leturia) eta Markos Zapiainena.

Orobat, Julen Gabiria eta Xabier Mendiguren Elizegi idazleek ere bloga izan dute komunitate honetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]