Edukira joan

Leire Salaberria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leire Salaberria
Bizitza
JaiotzaAndoain, 1983 (40/41 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta ilustratzailea
Jasotako sariak

Leire Salaberria (Andoain, Gipuzkoa, 1983) euskal idazle eta ilustratzaile bat da.[1] 2006. urtean Euskal Herriko Unibertsitatean Bilbon Arte Ederretan lizetziatu zen, Margolaritza eta Ilustrazioan espezializatuz.

2011. urtean bere Euria ari duenean ipuinarekin Etxepare Saria irabazi zuen. Ipuin honetan nazketo batek euriaren aurrean duen jarrera kontatzen du. Gaztelania ("Cuando llueve"), galiziera ("Cando chove") eta bretainierara ("Pa ra glav") itzulia izan da.

Ondoren Italian bi urtez zaharberritze lanetan ibili ondoren, Bartzelonara joan eta ilustrazio munduan murgildu zen. 2009-2010 bitartean Bartzelonako EINA eskolan Haur eta Gazte Ilustrazioko postgradua burutu zuen. 2010-2011 bitartean eskola berean Elementu Grafioen Diseinuko beste postgradu bat egin zuen. 2010eko udan Italiako Sarmede hirian Jindra Capek ilustratzailearekin ilustrazio ikastaro bat egin eta herrialde berdineko Macereta hirian Javier Zabalarekin beste ilustrazio ikastaro bat ere burutu zuen.

Hautatua izan den lehiaketa eta beken artean honako hauek daude:

  • 2014 - Arabiar Emirerri Batuak antolatutako Liburu Azokan Erakusketa", [2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Leire Salaberria andoaindarrak irabazi du Etxepare Literatur Saria. Noticias de Navarra
  2. Nola eransten diote ilustratzaileek letrari balioa irudien bitartez?Leire Salaberria eta Maite Gurrutxagari elkarrizketa'. (EITB,2015). (Noiz kontsultatua: 2016/08/30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]