Leire Zabala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leire Zabala
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLeire Zabala Vázquez
JaiotzaBarakaldo1980ko uztailaren 30a (43 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic /
Athletic Club2002 / 2008964
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Pisua62 kilogramo
Altuera170 zentimetro

Leire Zabala Vázquez (Barakaldo, Bizkaia, 1980ko uztailaren 30a - ) futbolari ohia da. Atzelari postuan jokatzen zuen.[1] Lau aldiz izan zen txapelduna Athletic Clubarekin.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran Barakaldoko Bizkerre taldearekin jokatu zuen 1999tik 2002ra. 2002ko udazkenean Athletic Clubetik talde eratu berritik deitu zuten.

Horrela, Athleticen emakume taldea 2002-03 denboraldian sortu zen, Leioa Futbol Taldeagaz batu zenean. Leioa Taldea bi urte lehenago sortua zen, 2000 urtean, lehenago Sondikako taldean aritzen zen jokalari batzuek klub berria sortu zutenean. Azkenean Sondikako jokalari gehienak talde berrira pasa ziren, eta hori izan zan lehenengo Athletic haren oinarria, hainbat fitxaketa egin baziren ere.[2]

Leioa taldeak ia partidu guztiak irabazten zituen. Azken mailatik abiatuta nahiko izan ziren bi denboraldi gorengo mailara heltzeko. Eta ez hori bakarrik,azken urte horretan Superligan, jokatzeko aukera eskuratu zuten, eta Athleticek, ikusitakoarekin txundituta zegoena, talde biak batzeko eskaintza bat luzatu zien. Eta Leioak onartu zuen.

2002ko azaroaren 24an debutatu zuen Irantzu Athleticekin, 22 urterekin.

Ez zen bukatu hor bolada ona eta Superligako lehen denboraldi hartan txapeldun geratu ziren. Gainera, partida bi San Mamesen bertan jokatu zituzten, eta horietako azkenekoan, liga eskuratu zutenenean, bete-beteta egon zen. Ezin zen gehiago eskatu, behe-behe mailatik superligako txapeldunak izatera pasa ziren ia partida guztiak irabazita. Amets betean bizi zituzten urte haiek.[2]

Geroago, beste bi urtean jarraian irabazi zuten Superliga. Hala ere, emaitzak ez ziren hasierako denboraldian bezain ikusgarriak; lehen urteko gol festak ohikoak izan ziren, hurrengo bi urteetan berriro irabazi zuten baina nagusitasuna ez zen erabatekoa izan. [2]

Guztira Athleticen 6 denboraldi egin zituen, 110 partida eta 6 gol.[1]

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatistikak[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Kat. Urtea Liga Kopa UEFA Womens Champions League
Part. Golak Part. Golak Part. Golak
Athletic Club 1. 2007-08 16 0 1 0 1 0
Athletic Club 1. 2006-07 16 1 1 0 - -
Athletic Club 1. 2005-06 13 1 1 1 3 0
Athletic Club 1. 2004-05 12 0 0 0 3 1
Athletic Club 1. 2003-04 24 1 0 0 3 0
Athletic Club 1. 2002-03 15 1 1 0 - -
Bizkerre - 2001-02 - - - - - -
Bizkerre - 2000-01 - - - - - -
Bizkerre - 1999-00 - - - - - -

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Leire Zabala | Jokalaria: Atzelaria | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
  2. a b c Brea, Unai. (2005-04-01). «Iraia Iturregi eta Irantzu Castillo: "Oraindik gizon mundua da hau"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]