Uguzne Mezo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uguzne Mezo
Bizitza
JaiotzaZornotza1979ko martxoaren 20a (43 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Gray HEX-C0C0C0 White Red HEX-EE3123 Black.svg Athletic /
600px Gray HEX-C0C0C0 White Red HEX-EE3123 Black.svg Athletic Club2002 / 200641
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Pisua62 kilogramo
Altuera158 zentimetro, 5,18373 oin, 1,58 metro, 62,20476 hazbete

Uguzne Mezo Garro (Zornotza, 1979ko martxoaren 20a) euskal herritar futbolari ohia da. Athletic Clubekin hiru aldiz irabazi zuen Superliga 2002, 2003 eta 2004an. Atezain moduan jokatzen zuen[1]

Ibilbide meteorikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sondikako taldean hasi zen futbolean jolasten. Gero Amorebietakora pasa zen. 2000 urtean zuzenean pasa zen elitezko taldea zen Leioa taldera. Eta talde bikaina zenez 2002ko irailean bertan Leioa EFT taldea Athletic Club bihurtu zen.[2]

Horrela, Athleticen emakume taldea 2002-03 denboraldian sortu zen, Leioa Futbol Taldeagaz batu zenean. Leioa Taldea bi urte lehenago sortua zen, 2000 urtean, lehenago Sondikako taldean aritzen zen jokalari batzuek klub berria sortu zutenean. Azkenean Sondikako jokalari gehienak talde berrira pasa ziren, eta hori izan zan lehenengo Athletic haren oinarria, hainbat fitxaketa egin baziren ere.[2]

Leioa taldeak ia partidu guztiak irabazi zituen. Azken mailatik abiatuta nahiko izan ziren bi denboraldi gorengo mailara heltzeko. Eta ez hori bakarrik,azken urte horretan Superligan, jokatzeko aukera eskuratu zuten, eta Athleticek, ikusitakoarekin txundituta zegoena, talde biak batzeko eskaintza bat luzatu zien. Eta Leioak onartu zuen.

2002ko azaroaren 17an debutatu zuen Uguznek Athleticekin, 23 urterekin.

Ez zen bukatu hor bolada ona eta Superligako lehen denboraldi hartan txapeldun geratu ziren. Gainera, partida bi San Mamesen bertan jokatu zituzten, eta horietako azkenekoan, liga eskuratu zutenenean, bete-beteta egon zen. Ezin zen gehiago eskatu, behe-behe mailatik superligako txapeldunak izatera pasa ziren ia partida guztiak irabazita. Amets betean bizi zituzten urte haiek.[2]

Geroago, beste bi urtean jarraian irabazi zuten Superliga. Hala ere, emaitzak ez ziren hasierako denboraldian bezain ikusgarriak; lehen urteko gol festak ohikoak izan ziren, hurrengo bi urteetan berriro irabazi zuten baina nagusitasuna ez zen erabatekoa izan. [2]

Guztira Athleticen 4 denboraldi egin zituen, 47 partida eta 70 gol bakarrik jaso zituen.[1]

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Kat. Urtea Liga Kopa UEFA Womens Champions League
Part. Jas. golak Part. Jas. golak Part. Jas. golak
Athletic Club 1. 2005-06 20 33 2 8 - -
Athletic Club 1. 2004-05 3 0 0 0 1 1
Athletic Club 1. 2003-04 12 14 0 0 3 10
Athletic Club 1. 2002-03 6 4 0 0 - -
Leioa - 2001-02 - - - - - -
Leioa - 2000-01 - - - - - -
Amorebieta - - - - - - -
Sondika - - - - - - -

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Uguzne Mezo | Jokalaria: Atezaina | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
  2. a b c d Brea, Unai. (2005-04-01). «Iraia Iturregi eta Irantzu Castillo: "Oraindik gizon mundua da hau"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]