Lekunberri TV

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lekunberri TV
Hasiera data2010
Amaiera data2014
EgoitzaLekunberri
http://www.lekunberritvzurekin.tk

Lekunberri TV, Lekunberri-Larraungo gazte batzuek 2010 urtean sortu zuten telebista proiektua zen.[1]

Hasiera batean Lekunberriko Mitxausenea kultur etxetik emititzen zen eta sorreratik hiru aste pasa zirenean Lekunberriko Udaletxera pasa ziren emisioak zuzenean jarraitzeko. 2011 urtearekin batera emititzeko moduaren aldaketa etorri zen, zuzenean emititzetik grabatzera eta make.tv izeneko web bat erabiltzetik hain ikusia de youtube erabiltzera pasa ziren[2][3].

2014an desagertu zen proeiktua.[4]

Lantaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aner Ansorena izan zen proiektuaren bultzatzaile nagusia[5], Naiara Juanena eta Arantxa Balenziagak jarraitu ziotelarik kamera atzeko lanetan. Ondoren, Judith Davila eta Shandra Zabaleta elkartu ziren taldera. Azkenik, Mikel Hernandorena eta Amets Soroa sartu ziren taldera, Soroa kamera atzera eta Hernandorena kirol sekzioa bereganatu zuen asteroko kronika emateko asmoarekin. Aurretik esan beharra dago Shandra Zabaletak hasieran argiztapena egiten zuela baina gero kamera aurrean bideo sekzioa hartu zuen bere gain.


Zazpi pertsonaz osaturiko lan taldeaz osatzen da Lekunberri Tv.

  • Zuzendaria: Aner Ansorena
  • Aurkezle nagusia: Aner Ansorena
  • Bideo Sekzioko aurkezlea: Shandra Zabaleta
  • Klip Klap sekzioko aurkezlea: Judith Davila
  • Argiztapena: Judtih Davila
  • Kameralaria: Naiara Juanena
  • Platoko kameragilea: Amets Soroa
  • Platoko irudi eta soinu arduraduna: Arantxa Balenziaga

Gonbidatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia askok parte hartu dute Lekunberri Tvko elkarrizketetan.

Telesaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarrizketa saioez gain, Lekunberri TVk Deus ez da perfektua izeneko telesaila ekoitzi zuen.

Web orria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

http://www.lekunberritvzurekin.tk

Errefentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Cederna_Garalur. «En Lekunberri TV, “el emprendizaje, una oportunidad de autoempleo”» Asociación Cederna Garalur (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  2. (Gaztelaniaz) mazkiaran, Nerea. (2011-12-28). «Una TV peculiar en Lekunberri» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  3. Urkizu, Urtzi. «Aner Ansorena: «Pertsonaia batzuk irrigarri uzten ditugu, baina errespetu osoz»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  4. Galarraga, Aritz. «Mukizapia eskuan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  5. Berria.eus. «Lekunberri.tv» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).