Edukira joan

Reyes Ilintxeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Reyes Ilintxeta
Bizitza
JaiotzaIruñea1968ko urtarrilaren 8a (56 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta irrati-esataria

Reyes Ilintxeta Jimenez (Iruñea, 1968ko urtarrilaren 8a) nafar kazetaria da. Iruñeko Euskalerria irratian Arratsalde.on izeneko irratsaioa eraman du arratsaldeetan, Txari Eletarekin urte luzez, eta, gaur egun, Irrintzi Plaza[1] izenarekin Lohizune Amatriarekin batera. Euskara ikasten ari zela hasi zen Euskalerria Irratian, Mikel Bujanda eta Kike Diez de Ultzurrunen atzetik. Horretaz gain Ze berri? aldizkaria zuzentzen du.

Diario de Noticias egunkarian zutabe bat idazten du astean behin, eta ARGIA aldizkarian ere elkarrizketak ere egiten ditu.

Reyes Ilintxeta, AEK-KORRIKAren ordezkariekin batera. Iruñean amaitu zen 20. KORRIKAren bukaera ekitaldia aurkeztu zuen.

Bakarrizketaren bat ere eskaini izan du,[2] eta, bestalde, hamaika egitasmotan parte hartu ohi du, aurkezle, sustatzaile eta abar. Bereziki, euskararekin loturiko ekintzetan ezaguna da.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Irrintzi plaza - Irratia - euskalerriairratia.eus» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  2. «Reyes Ilintxeta eta Txari Eleta gaurko Irri Zikloan - Iruñea» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  3. «EITB Euskal Irrati Telebista» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.