Lete baserria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Alkizako baserriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lete».
Lete baserria
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Lete baserria (Alkiza).jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Alkiza
Koordenatuak 43° 10′ 21″ N, 2° 06′ 37″ W / 43.1724779684°N,2.11025676036°W / 43.1724779684; -2.11025676036Koordenatuak: 43° 10′ 21″ N, 2° 06′ 37″ W / 43.1724779684°N,2.11025676036°W / 43.1724779684; -2.11025676036
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVIII. mendea -
Arkitektura
Solairuak 3
Zabalera 18.5 m
Luzera 17.5 m
Ondarea
EJren ondarea 8

Lete Alkizako baserria da, Erdi Aroko jatorria duena. Garai horretakoak dira erdi puntuko arku bat eta behe-solairuko horma-atal gotikoaren zati batzuk, baita XVI. mendeko zurezko zutoin eta habeak ere. Gaur egungo baserria XVIII. mendeko eraikin barrokoa da.

2007ko maiatzaren 10ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinplano laukizuzena duen familia bakarreko baserria, 17,5 x 18,5 m-koa, hiru solairu eta ganbara dituena, eta hiru isurkiko hodi-teiladun estalki zurezkoa.

Kanpoaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego-mendebaldera jotzen duen fatxadarekiko luzetara dagoen gailurra. Gehiena harlangaitzez egindako perimetro-pareta, zuriz luzitua eta pintatua, salbu eta eraikineko lau fatxadetako harlanduetan. Harlanduzko eskantzuak ditu. Fatxada nagusia simetrikoa da, eta behe-solairuan puntu-ediko arku dobelatua duen sarbide bat du, fatxadako ardatzarekiko deszentratua. Alboetan hiru leiho harlanduz inguratuak. Lehenengo solairuan lau leiho-zulo ditu, harlanduz inguratuak baita ere. Lehenengo eta bigarren solairuen artean armarria dago, fatxadaren erdian eta hauts-babes batean gordeta, eta horren ondoan eguzki-erloju bat. Kasu honetan fatxadako horma-atala harlanduzkoa da. Bigarren solairuan lau leiho daude, harlanduz inguratuak. Pinoian bi leiho ditu, eta beste bi ere bai, harlanduz inguratuak. Azkenik, pinoian baita ere, puntan burdinazko haize-orratza duen gailurra erliebezko gurutze bat duen sekzio karratuko harlanduzko zutoin batean bermatzen da.

Hego-ekialdeko fatxadak, lehenengo solairuaren parean, erdi-puntuko arkua duen sarbide bat du; eta beste bat atalburuduna, estalkitxo batez burutua, sarbidea porlanezko maila oker txikiko eskailera bat duena. Fatxada honetan, sarrerako ateen alboetara, harlanduz inguraturiko beste bi leiho-zulo daude. Bigarren solairuan hiru balkoi daude, burdinazko barandadunak.

Ipar-ekialdeko fatxadak sarbide ateburuduna da, zeinetatik behe-solairura igaro baitaiteke. Horren gainean, lehenengo solairuaren parean, harlanduz inguraturiko bi leiho daude. Bigarren solairuaren parean, harlanduz inguraturiko beste hiru leiho.

Ipar-mendebaldeko fatxadak simaurtegi eta txerritegi moduan erabiltzen diren hainbat teilape-eranskin ditu. Behe-solairuan erdi-puntuko arku dobelatua dago, eraikinaren barrualdetik soilik ikus daitekeena. Lehenengo solairuaren parean kuku-leiho txiki bat dago.

Barnealdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinaren egitura behe-solairuko harrizko bi zutabetan eta zurezko beste bitan bermatzen da. Eta horien gainean altxatzen dira ganbararainoko atal bakarreko lau zutoin-ardatz. Lehenengo solairuko forjatuak soliba erregularrak, simetrikoak eta sekzio handikoak ditu. Lehenengo eta bigarren solairuetako forjatuetan, habeen gainean, soliba erregularrak eta simetrikoak bermatzen dira. Ganbaran, lau zutoin-ardatzak zurezko urkila banatan bukatzen dira, zeinetan eraikinaren teilatua bermatzen baita. Egitura zenbaki erromatarrez markatua dago. Lehenengo solairuan, fatxada nagusirantz irekia, 8 x 7 m-ko egongela dago, aingeru-buruak irudikatzen dituen iztukuzko apaingarriak dituena. Egongelako ateak eta atal bakarreko oholez egindako tarima ere jatorrizkoak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]