Erdi puntuko arku
Itxura
(«Puntu erdiko arku» orritik birbideratua)
Erdi puntuko arkua edo arku erdizirkularra zirkunferentzia erdi baten itxura duen arkua da. Arkitekturan erabiltzen da, eta Kanoi-gangaren elementu nagusia da.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi puntuko arkuaren elementu nagusiak hauek dira[1]:
Erdi puntuko arkuen hainbat mota daude:
- Beheratua: zirkunferentziaren erdia baino gutxiago hartzen du eta Pizkunde bukaeran eta Barroko hasieran ikus daiteke, nahiz eta aurretik erromatarrek erabili ingeniaritzan (zubietan eta abar).
- Goratua: inposta eta erdi puntuko arkuaren artean dobelak jartzen dira, honela arku altuago bat sortuz. Arte aurre-erromanikoan eman zen, arte asturiarrean zehazki.
-
Erdi puntuko arkua.
-
Arku goratua.
-
Arku benetakoa eta izuna, bereizturik
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mesopotamian hasi zen erabiltzen, baina Ilgora Emankorreko antzinako kulturetan bakanak izan ziren erdi puntuko arkuak eta arku izunak ugariagoak ziren. Europan ere, antzinako Greziako arkuak ere faltsuak izan ziren. Erdi puntuko arku benetakoak etruskoekin hasi ziren Europan, eta Erromatarrek erabili eta hedatu zuten batez ere[2][3].
Erromako klasiko arkitekturaren ikur eta adierazgarri nagusietakoi bat da, eta baita ondoren arkitektura erromanikoaren ikur.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Sánchez Sánchez, Narciso. (2011). Geometría de los arcos. Región de Murcia, Consejería de Educación, Servicio de publicaciones.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ortega Andrade, Francisco. (1993). «La Construcción Etrusca» Revista de Edificación (15) (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Moya Blanco, Luis. (1987). [http://oa.upm.es/39014/1/1987_cupuliformes_LM_opt.pdf Arquitecturas cupuliformes: el arco, la bóveda y la cúpula in 'Curso de mecánica y tecnología de los edificios antiguos'. ] Servicio de Publicaciones del Colegio Oficial de Arquitectos de Madrid, 97-119 or. ISBN 84-7740-000-8. PMC 18683340. (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).