Letoon (antzinako grezieraz: Λητώον) Xantos antzinako hiritik lau kilometrora dagoen Leto gurtzeko antzinako santutegia da, izen bereko ibaiaren ertzean, Lizian, dagoena. Bere hondakinen artean, likieraz, grezieraz eta arameraz idatzitako hiru eleko hilarri bat aurkitu zuten, Letoren gurtzaren hasieraz hitz egiten duena.[1]
Leto, Artemisa eta Apolo, han, zortzi mendez gurtu zituzten. Letoongo hiru tenpluen hondakinak, Xantoskoekin batera, Gizateriaren Ondarearen zerrendan daude.