Leuconostoc mesenteroides

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leuconostoc mesenteroides
Sailkapen zientifikoa
FilumaFirmicutes
KlaseaBacilli
OrdenaLactobacillales (en) Lactobacillales
FamiliaLeuconostocaceae
GeneroaLeuconostoc
Espeziea Leuconostoc mesenteroides
[[|]]
Datu orokorrak
OstalariaTomate
Gram tindaketaGrampositibo

Leuconostoc mesenteroides Leuconostoc generoko bakterioa da, bakterio laktikoen taldean sailkatzen dena. Talde honetako bakterioek hartzidura laktikoa burutu eta glukosa azido laktiko bihurtzen dute.

Leuconostoc mesenteroides bakterio Gram positiboa da, koko itxurakoa. Anaerobio fakultatiboa, ez da mugikorra eta ez du esporarik sortzen. pH azidoetan bizi da (4,5 eta 7 bitarteko pHtan) [1].

Mikrobio hau prozesu industrialetan erabiltzen da dextranoa lortzeko. Bakterio honen polisakaridoak sortzeko gaitasunari buruzko lehen erreferentziak azukrearen industriak kutsatzen zituela ikustean egiaztatu zen, muki-masa handiak sortuz: sakarosa (azukre-industrian ugaria) dextrano bihurtzen du Leuconostoc mesenteroides-ek. Giro aerobioan, oxigenazio onarekin, Leuconostoc mesenteroides-ek inguruneko glukosaren % 40 dextrano bihur dezake. Dextranoak ospitaleetan erabiltzen dira, hortzetako pastan agente lodigarri gisa eta izozkien fabrikazioan ere.

Janarien industrian, bestalde, erabiltzen da Leuconostoc mesenteroides, barazkiak hartzitzeko eta sauerkraut bezalako janari hartzituak eskuratzeko.

Orokorrean patogenoa ez bada ere, bakterio honen andui batzuk infekzio nosokomialekin lotu dira kasu gutxitan [2]. Mikrobio oportunista bezala jardun dezake, beraz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Dols M, Chraibi W, Remaud-Simeon M, Lindley ND, Monsan PF (1997ko ekaina) Growth and energetics of Leuconostoc mesenteroides NRRL B-1299 during metabolism of various sugars and their consequences for dextransucrase production Applied and Environmental Microbiology. 63 (6): 2159–65
  2. Bou G, Luis Saleta J, Sáez Nieto JA, Tomás M, Valdezate S, Sousa D, et al. (2008ko ekaina) Nosocomial Outbreaks Caused by Leuconostoc mesenteroides subsp. mesenteroides Infectious Diseases. 14 (6): 968–71

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]