Liba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Liba
Wijting002.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Animalia
Filuma Chordata
Klasea Actinopterygii
Ordena Gadiformes
Familia Gadidae
Generoa Merlangius
Espeziea Merlangius merlangus
(Linnaeus, 1758)
Hedapen mapa
Merlangius merlangus mapa.svg

Liba (Merlangius merlangus) Gadidae familiako arraina da, Ozeano Atlantikoan, Mediterraneo itsasoan, mendebaldeko Itsaso Baltikoan eta Itsaso Beltzan bizi dena[1].

Itsas arrain hezurduna hau 70 cm inguru luzea da. Kolorez gris berdexka izaten da, alboak aldiz zilar kolorekoak ditu eta sabelaldea zurixka. Muturra zorrotz samarra du. Hiru bizkar-hegal izaten ditu, aurre-zorrotzak hirurak. Bizitzaren parterik handiena kostaldean ematen du, uraren azal samarrean, baina martxoan itsas azpira sartzen da arrautzak errutera eta maiatzean gainera itzultzen da berriro. Oskoldunak, arrain txikiak eta harrak jaten ditu batez ere. Kanaberaz harrapatu ohi da, oso gutxitan sarez. Harrapatu berria den bitartean oso haragi gozoa du jateko.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Liba
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Merlangius_merlangus


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.