Edukira joan

Lide Hernando

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lide Hernando

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1991 (34/35 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Genero artistikoarock
Musika instrumentuaahotsa
gitarra

Lide Hernando Muñoz (Donostia, Gipuzkoa, 1991) abeslaria eta gitarra-jotzailea da. Liher rock taldeko abeslari izan ostean, Bele izeneko bakarlari proiektua abiatu zuen. Emakumezkoek osatutako Ispirit gospel taldean ere badabil.[1] 2024 eta 2025ean zehar Fermin Muguruzaren 40 urteko birarekin arituko da[2].

2015. urtean hasi zuen ibilbidea Liher proiektuak. Bakarkako maketa bat atera zuen orain taldeko abeslari eta gitarra-jole den Lide Hernandok, Arrazoi gutxi, denbora asko izenekoa. Ostera, talde bilakatu zen proiektua, eta egun Iñigo Etxarri (gitarra, koroak), Joshka Natke (baxua, koroak) eta Ander Berzosa (bateria) biltzen dira Liher izenaren azpian.

2017an emakumeen ikusgaitasuna sustatzeko sorturiko Euskal Herriko emakume musikarien sarean parte hartzen du.[3] Harago joz, beste sei emakume (Izaro Andres, Eneritz Dueso, Garazi Esnaola, Idoia Hernández, Olatz Salvador, Miren Narbaiza) kiderekin batera Musikari elkarteko zuzendaritzan ere ari da.[4][5]

2023an bere lehen eleberria den Izotz ura argitaratu zuen.[6]

Popa, soula, funkya...musika estiloak ere lantzen ditu. "Oilo ipurdia" singlearekin egin zuen debuta.[7]

2023an Bele bakarkako proiektua abiatu zuen.[8]

2024an Herrari disko luzea atera zuen.[9]

2025an Muturrez Zerura bigarren albuma argitaratu zuen.[10][11]

  • Arrazoi gutxi, denbora asko (Autoekoizpena, 2015)[12]
  • Hauts (Autoekoizpena, 2016)[13]
  • Tenpluak erre (Autoekoizpena, 2018)[14]
  • Hemen herensugeak daude (Liher Records, 2020)[15]
  • Eta hutsa zen helmuga (Liher Records, 2021)[16]

Bele (bakarka)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Herrari (Bidean Produkzioak, 2024)[17]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Liher quitándose la electricidad» El Correo.
  2. (Gaztelaniaz) Iglesias, Sergio. (2024-12-21). «Fermin Muguruza, 40 años de lucha y compromiso» naiz: (kontsulta data: 2024-12-22).
  3. Berria.eus. «Olatz Salvador: “Maskulinizatuta dago giroa erabat”» Berria (kontsulta data: 2018-08-17).
  4. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-10-29). «Zazpi emakume musikarik hartu dute Musikari elkartearen zuzendaritza berria» naiz: (kontsulta data: 2021-02-09).
  5. Irizar, Itziar Ugarte. «Zazpi emakume musikarik hartu dute Musikari elkarteko gidaritza» Berria (kontsulta data: 2021-02-09).
  6. Hernando Muñoz, Lide. (2023). Izotz ura. Zarautz: Susa ISBN 978-84-19570-18-5..
  7. BELE - Topic. (2024-11-13). oilo ipurdia. (kontsulta data: 2025-11-25).
  8. «Bele» www.badok.eus (kontsulta data: 2024-03-28).
  9. (Gaztelaniaz) zaratamondosonoro. (2024-03-05). «Bele taldeari elkarrizketa "Herrari" diskoari buruz (2024)» MondoSonoro (kontsulta data: 2024-03-28).
  10. Leire, Perlines(e)ko. (2025-11-24). «Belek 'Muturrez Zerura' diskoa argitaratu du» Oarsoaldeko Hitza (kontsulta data: 2025-11-25).
  11. «Bele: “Kontzienteegia naiz askotan, buelta asko ematen dizkiot denari, eta inkontzienteari bidea ireki diot”» gaztea.eus (kontsulta data: 2025-11-25).
  12. «Arrazoi gutxi, denbora asko» www.badok.eus (kontsulta data: 2021-11-12).
  13. «Hauts» www.badok.eus (kontsulta data: 2021-11-12).
  14. «Tenpluak erre» www.badok.eus (kontsulta data: 2021-11-12).
  15. «Hemen herensugeak daude» www.badok.eus (kontsulta data: 2021-11-12).
  16. «Eta hutsa zen helmuga» www.badok.eus (kontsulta data: 2021-11-12).
  17. «Herrari» www.badok.eus (kontsulta data: 2024-03-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.