Lif eta Lifthrasir

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lif eta Lifthrasirren adibide bat (1895) Lorenz Frølichena.

Eskandinaviar mitologian, Lif eta Lifthrasir (antzinako eskandinavieraz Líf ok Lífþrasir, bi hitzak bizitzarekin lotuak) Ragnarökean biziraungo duen gizaki bikote bakarra da, eta mundua birpopulatuko dute. Elkarrekin, Baldurrek gobernatutako euren jainko panteoi berria gurtuko dute. Bi gizaki dira, gizadi berria hasi eta jarraituko dutena, munduaren suntsipenari ihes eginez Yggdrasil zuhaitzaren zur barnean sakon ezkutatuz (batzuek Hodmimir basoan diote), non Surten ezpatak ez duen suntsipen ahalmenik.