Eddatan kontatzen denaren arabera, Baldur jainkoak, bere heriotza propioa aurreikusten zuen amesgaiztoak zituen, eta bere ama, Frigg jainkosa, munduan zehar joan zen, gauza guztiei, Baldur kaltetuko ez zutela zin eginaraziz. Lokik hau jakin zuen, eta haserretu egin zen. Mozorrotuta joan zen Friggekin hitz egitera, eta honek, mihurari zin eginaraztea beharrezko ez zuela ikusi aipatu zion, kaltegabetzat baitzuen. Lokik, hau jakin zuenean, azkon bat egin zuen mihura adar bat erabiliz eta Höðr gidatu zuen, Baldurri txantxa bezala jaurti ziezaion, honela, Baldur hilez.
Gesta Danorumean kontatzen den mitoaren beste bertsio ezberdin batean, ez da Loki aipatzen, eta Baldur, Höðrrek hiltzen du sastakada batez.