Jörð

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jörð
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa
Baliokideak Fjörgyn and Fjörgynn eta Fjörgynn
Familia
Seme-alabak Thor

Eskandinaviar mitologian Jörð Asynjur bat da, eta Lurraren pertsonifikazioa. Fjorgyn edo Hlôdyn (Bellinger, 1997:235) ere deitua da.

Jörð Odinen alaba, eta, aldi berean, bere emaztea eta Thorren ama da (Gylfaginning 9). Fjorgyn, Hlôdyn bezala ere ezaguna (bihotza) Thorren ama da Odinekin batera (Völuspá 48) eta honen hedapena den Meilirekin (Hárbardsljód, 9). Annar eta Nótten alaba eta Auð eta Dagren arreba/ahizpa da. Honetaz aparte, funtsean ezezaguna da. Batzuk, Odinen emaztea zen Friggentzat beste ezizen bat dela uste dute. Skáldskaparmalen, baina, Frigg, Rindr eta Gunnloden arerioa da.

Jörð antzinako eskandinavieraz eta honen ondorengo diren egungo eskandinaviar hizkuntzetan (islandieraz jörð, feroeraz jørð, daniera, suediera eta norvegieraz jord) lur hitzarentzako erabilera arrunteko hitza da.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.