AS Monaco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Association Sportive de Monaco Football Club
Ezizena(k)Les Rouge et Blanc, Les Asemistes
Sorrera1924
Futbol zelaiaLuis II.a estadioa
edukiera: 18.500 lagun
inaugurazioa: 1939
PresidenteaErrusia Dmitri Ribolovlev
EntrenatzaileaAustria Adi Hütter
LigaLigue 1
2022-36.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Jokalariak gola ospatzen.
Stade Louis II.

AS Monaco FC Frantziako futbol txapelketaren talde nagusietakoa da. Taldeak nahiz eta Monakoko printzerrikoa izan, frantziar ligan hartzen du parte. 7 Liga eta 5 Kopa eskuratuak ditu eta 2004ean Txapeldunen Ligako finala jokatzera iritsi zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1924 urtean sortu zen printzerrian zeuden hainbat futbol talde elkartzean. Profesionaletan aritzeko lehen saiakera 1948an egin zuen eta 1953an Frantziako lehen mailara iritsi zen. 1960an lehen kopa eskuratu zuen eta hiru urtetan bi liga eta bi kopa gehiagoz jabetu zen. 70. hamarkadaren bukaeran bigarren aro oparo bati eman zion hasiera berriz ere Ligak eta Kopak irabaziz.

1987an oraindik ezezaguna zen Arsène Wenger entrenatzailea fitxatu zuten. Honek harrobiarekin lan itzela egin zuen eta gerora arrakasta handia izango zuten hainbat jokalari atera zituen, Emmanuel Petit, Lilian Thuram eta Thierry Henry besteak beste. Liga eta Kopa bana irabazteaz gain lehenengo Europar finalera iritsi ziren. Errekopa hura Lisboan jokatu zuten eta Werder Bremenek 2-0 irabazi zien.

Arsène Wenger 1994ean joan arren taldeak emaitza bikainak lortu zituen eta 2004 urtean bigarren final europarra jokatu zuen, oraingoan Txapeldunen Liga. Hau ere ezin izan zuen irabazi, izan ere Gelsenkirchenen FC Portok 3-0 irabazi baitzion. Ondorengo urteetan diru arazoen erruz gaizki ibili eta maila galdu zuen.

2011eko abenduan Dmitri Ribolovlev bilionario errusiarrak erosi zuen taldearen %66a. 2013an maila irabazi eta lehen mailara igo zen eta hurrengo urtean bigarren gelditu da. 2015 eta 2016an ere goian ibili zen eta hirugarren postuak eskuratu zituen. 2017an Txapeldunen Liga bikaina egin zuen eta finalerdietara iritsi da, baina Juventus FC-k kanporatu du. Ligan ordea bikain ibili zen eta erraz irabazi zuen golen errekorra gaindituz gainera. 2018-19 denboraldian ordea 17. amaitu du azken jardunaldian salbatuz.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran hainbat kolore izan zituen, baina 1940an kolore gorria eta zuria hartu zituen. 1962an talde desberdindua izan nahian Grace printzesak elastikoa diseinatu zuen.

Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1924-1926
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1926-1940
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1940-1950
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1950-1962
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1962-tik

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-2023

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian: 18[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan: 3[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapeldunen Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 2004.
  • Finalerdiak (3): 1994, 1998, 2017.

Europako Futbol Errekopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0):
  • Finalista (1): 1992.

Alpeetako Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (3): 1979, 1983, 1984.

Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manuel Amoros, Fabien Barthez, Thierry Henry, David Trezeguet, Christian Panucci, Fernando Morientes, Jurgen Klinsmann.

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan AS Monacok euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2021-22 UEFA Europa League Liga fasea Real Sociedad
AS Monaco
1-1
-
AS Monaco
Real Sociedad

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022-23 denboraldiko Frantziako Futbol Liga Txapelketako taldeak
Ajaccio | Angers | Auxerre | Brest | Clermont | Lens | Lille | Lorient | Monaco | Montpellier | Nantes | Niza | Olympique Lyonnais | Olympique Marseilla | Paris Saint-Germain | Stade Reims | Stade Rennais | Strasbourg | Toulouse | Troyes