Stade de Reims

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stade de Reims
Sorrera1911
Futbol zelaiaStade Auguste Delaune
edukiera: 21.628 lagun
inaugurazioa: 1931
PresidenteaFrantzia Jean-Pierre Caillot
EntrenatzaileaBelgika Will Still
LigaLigue 1
2022-2311.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Stade de Reims Frantziako futbol taldea da, Reims hirikoa. 1950eko hamarkadan arrakastatsua izandakoa, Ligak eta Kopak irabazteaz gain bi aldiz jokatu baitzuen Europako Kopako finala.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1911ean sortu zen Société Sportive du Parc Pommery izenarekin eta 1931ean gaur egungo izena hartu zuen. 1945 arte ez zen lehen mailan igo baina berehala irabazi zuen lehenengo Liga, 1949an. Hurrengo urteetan Frantziako talde indartsuena izan zen, herrialdeko txapelketak irabazteaz gain lehenengo Europako Kopako finalean izan baitzen, 1956an. Real Madrilek garaitu zuen 4-3ko emaitzaz. Hiru urte beranduago berriro sailkatu zen eta berriz ere Real Madrilek irabazi zuen 2-0. 60. hamarkadaren hasieran bolada onari eutsi zion hainbat Liga berriak irabaziz baina 1963an 17. gelditu eta maila galdu zuen.

1991ean irabazi zuen orain arteko azken titulua, Ligako Kopa, baina diru arazoak zirela eta, taldea desagertu eta Stade de Reims Champagne FC izenarekin birsortu beharra izan zuen. Hirugarren mailan hasi zuen bere jarduna. 1992an egindako enkantean Alain Afflelou enpresak eskuratu zuen. 1999an Stade de Reims izena berreskuratu zuen eta 2011 urtean lehen mailara itzuli zen 33 urte pasa eta gero, eta bost urte egin ditu bertan, 2015-16an maila galdu zuen arte. 2018an itzuli zen maila gorenera.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian: 14[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan: 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (2): 1956, 1959.

Latindar Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1953.
  • Finalista (1): 1955.

Alpeetako Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapeldunak (1): 1971

Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Just Fontaine eta Raymond Kopa, besteak beste.

Emakumezkoen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako emakumezkoen futbolaren hastapenetan herrialdeko talde indartsuena izan zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022-23 denboraldiko Frantziako Futbol Liga Txapelketako taldeak
Ajaccio | Angers | Auxerre | Brest | Clermont | Lens | Lille | Lorient | Monaco | Montpellier | Nantes | Niza | Olympique Lyonnais | Olympique Marseilla | Paris Saint-Germain | Stade Reims | Stade Rennais | Strasbourg | Toulouse | Troyes