Limpopo (ibaia)
Limpopo | |
---|---|
Limpopo River (en) | |
![]() | |
-24.1912 eta -25.2025,26.8706 eta 33.5147 parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa | |
Datu orokorrak | |
Luzera | 1.750 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 24° 11′ 28″ S, 26° 52′ 14″ E / 24.1912°S,26.8706°EKoordenatuak: 24° 11′ 28″ S, 26° 52′ 14″ E / 24.1912°S,26.8706°E |
Estatu burujabea | Botswana, Mozambike, Hegoafrika eta Zimbabwe |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak |
ikusi
|
Arroaren azalera | 440.000 km² |
Arro hidrografikoa |
Limpopo basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 170 m³/s |
Bokalea | Indiako Ozeanoa |
Limpopo[1] Afrikako hego-ekialdeko ibaia da; Afrikako eremu horretako ibairik nagusienetako bat da. Bere 1.600 km ibilbidea Hegoafrikako iparraldean hasi eta Indiako ozeanoan bukatzen da. Eskualdeko bigarren ibairik luzeena da, Zambezi eta gero.
640 kilometrotan zehar, Hegoafrika, Botswana eta Zimbabwe arteko muga sortzen du.
Bere ibaiadar nagusia Olifants/Letaba ibaia da eta bokalea Mozambikeko Xai-xaitik gertu du.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Vasco da Gama Limpopo ibaia ikusteko lehenengo europarra zen 1498an. Eskualdeak, hala ere, aspalditik ditu biztanleak, izan ere Mokopanen 3,5 milioi urteko Australopithecus fosila aurkitua zen.
Ibilgua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Witwatersrand-eko lurraldean du iturburua eta Transvaal, Zambia eta Rhodesiaren arteko muga eratu ondoren Indiako ozeanoan isurtzen du ura, Maputoko hiriaren iparraldean.
Ikusgarriak dira ibaiak Rhodesiako goi-ordokiak igaro ondoren sortzen diren ur-jauziak.
Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bubye ibaia,
- Olifants/Letaba ibaia,
- Shashe ibaia,
- Magalakwin ibaia,
- Mzingwane ibaia eta
- Mwenezi ibaia.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .