Lirainosaurus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Eugnathostomata

Lirainosaurus
Fosilaren garaia: Kretazeo Berantiar

Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Reptilia
Goiordena: Dinosauria
Ordena: Saurischia
Infraordena: Sauropoda
(mailakatu gabea): Titanosauria
Familia: Saltasauridae
Generoa: Lirainosaurus
Sanz et al., 1999
Espeziea: Lirainosaurus astibiae
Sanz et al., 1999

Lirainosauro (Lirainosaurus; eusk. «musker liraina») titanosauro sauropodoen genero bat da, Kretazeo Berantiarrean egungo Euskal Herrian bizi zena. Sanz, Powell, Le Loeuff, Martínez eta Pereda-Suberbiola adituek Lirainosaurus astibiae espezie tipoa deskribatu zuten 1999an.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lañun topaturiko generoaren holotipoak (MCNA 7458) buru-hezurraren zati bat, hortz bakar bat eta zenbait orno - aurreko isats-orno eta hezur apendikularrak- zituen. Diaz eta besteek material berria topatu zuten 2013an: orno zerbikalak, dortsalak eta isatsekoak, saihets-hezur dortsalak eta arku hemal bat.[2] Diazen aburuz, Lirainosaurus bereizteko isats-orno proximalaren fosa interzigafisealean lamina bat zuen.

Belarjalea zen, eta duela 73 milioi urte bizi izan zen. Buru txikia zuen lirainosauroak, eta lepo zein buztan luzeak. Diplodocusarekin edo turiasaurioarekin alderaturik, tamaina txikikoa zen: helduen luzera ez zen 6 metro baino gehiagokoa, eta 2 eta 4 tona arteko pisua zuten.[3]

Filogeniari zegokienez, 1999an eta 2013an topaturiko aztarnak ikusita Lirainosaurusak tiranosauro litostrotien eratorriak ziren, Saltasaurinae azpifamiliari hurbil zeudenak.[4] 2016an argitaraturiko SVPCA batek, berriz, Saltasaurus generoari baino Alamosaurus eta Opisthocoelicauda generoetara hurbilago zegoela zioen.[5]

Aztarnategiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lañuko aztarnak Kretazeo Berantiarrekoak (campaniar berantiarretik behe maastrichtiaraino) dira. Garai hartako bizilekuari dagokionez, adituek badakite bertan txirikorda itxurako ibai bat zegoela, eta itsasoa ere gertu zegoela eta krokodiloak ere aztarnategian ageri direnez, garai hartako klima tropikala edo subtropikala zela jakin dezakegu.[3] 2009an Cheran, Valentziako probintzian, aztarna gehiago topatu zituzten.[6][7]

Aztarnategi biak garai berekoak omen dira, izan ere, beste dinosauro espezie (Rhabdodon eta Struthiosaurus), krokodilo aligatoroide (Musturzabalsuchus eta Acynodon), pterosaurio (Azhdarchidae) eta dortoka (Dortoka, Polysternon eta Solemys) partekatzen baitituzte.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   J. L. Sanz, J. E. Powell, J. Le Loeuff, R. Martínez & X. Pereda-Suberbiola (1999), «Sauropod remains from the Upper Cretaceous of Laño (north central Spain). Titanosaur phylogenetic relationships», Estudios del Museo de Ciencias Naturales de Alava 14 (1): 235-255 .
  2.   Díez Díaz, Vernoca, Pereda Suberbiola, Xabier & Sanz, José Luis (2013), «The axial skeleton of the titanosaur Lirainosaurus astibiae (Dinosauria: Sauropoda) from the latest Cretaceous of Spain», Cretaceous Research 43: 145-160, doi:10.1016/j.cretres.2013.03.002 .
  3. a b   Gallego, Juanma (2016-10-30), «Dinosauroak nagusi zirenekoa», Berria, http://www.berria.eus/paperekoa/1913/018/001/2016-10-30/dinosauroak_nagusi_zirenekoa.htm .
  4.   Díez Díaz, V., Pereda Suberbiola, X. & Sanz, J.L. (2011), «Braincase anatomy of the titanosaurian sauropod Lirainosaurus astibiae from the Late Cretaceous of the Iberian Peninsula», Acta Palaeontologica Polonica 56 (3): 521–533 .
  5. svpca.org
  6. a b   Company, Julio, Pereda Suberbiola Xabier & Ruiz-Omeñaca JI. (2009), «Nuevos restos fósiles del dinosaurio Lirainosaurus (Sauropoda, Titanosauria) en el Cretácico Superior (Campaniano-Maastrichtiano) de la Península Ibérica», Ameghiniana 46 (2), ISSN 0002-7014, http://www.scielo.org.ar/scielo.php?script=sci_arttext&pid=S0002-70142009000200014&lng=es&nrm=iso&tlng=es .
  7.   Company, Julio (2010), «Bone histology of the titanosaur Lirainosaurus astibiae (Dinosauria: Sauropoda) from the Latest Cretaceous of Spain», Naturwissenschaften .