Acynodon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Acynodon
Acynodon.JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaCrocodilia
Generoa Acynodon
Buscalioni et al., 1997
Azpibanaketa
  • A. iberoccitanus Buscalioni et al., 1997
  • A. adriaticus Delfino et al., 2008
  • A. lopezi Buscalioni et al., 1997

Acynodon krokodilo aligatoroideen genero bat da, Kretazeo Berantiarrean egungo Euskal Herrian bizi zena. Buscalionik espezie tipoa deskribatu zuen 1997an. Lehendabizikoz Alligatoridae familiaren barnean sailkatu zuen,[1] baina gero Globidonta kladoan sailkatu zuten. Acynodon generokoak kladoaren espezierik antzinenak dira,[2] izan ere, espezimenak campaniar garaian agertu eta Kretazeo-Tertziarioko iraungipen masiboan desagertu ziren. Beste aligatoroideekin alderatuta, Acynodonen buru-hezurra motza da oso.[3] Hortzeria apomorfa du.[2]

Aztarnategiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezimenak egungo Frantzian, Euskal Herrian, Italian eta Eslovenian topatu dituzte. Euskal Herrikoak Lañun aurkitu zituzten.

Lañuko aztarnak Kretazeo Berantiarrekoak (campaniar berantiarretik behe maastrichtiaraino) dira. Garai hartako bizilekuari dagokionez, adituek badakite bertan txirikorda itxurako ibai bat zegoela, eta itsasoa ere gertu zegoela. Krokodiloak aztarnategian agertu direnez, garai hartako klima tropikala edo subtropikala zela jakin dezakegu.[4] Aztarnategia dinosauro espeziek (Lirainosaurus, Struthiosaurus eta Rhabdodon), beste krokodilo aligatoroidek (Musturzabalsuchus), pterosauriok (Azhdarchidae) eta dortokak (Dortoka, Polysternon eta Solemys) partekatzen baitituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Buscalioni, A. D.; Ortega, F. L.; Vasse, D. (1997) «New crocodiles (Eusuchia: Alligatoroidea) from the Upper Cretaceous of southern Europe» Compte rendu hebdomadaire des seances de l'Academie des Sciences Paris, terre et des planetes 325: 525–530.
  2. a b Delfino, M.; Martin, J. E.; Buffetaut, E. (2008) «A new species of Acynodon (Crocodylia) from the Upper Cretaceous (Santonian-Campanian) of Villaggio del Pescatore, Italy» Palaeontology 51 (5): 1091–1106 doi:10.1111/j.1475-4983.2008.00800.x.
  3. Martin, J. E. (2007) «New material of the Late Cretaceous globidontan Acynodon iberoccitanus (crocodylia) from Southern France» Journal of Vertebrate Paleontology 27 (2): 362–372 doi:10.1671/0272-4634(2007)27[362:NMOTLC]2.0.CO;2.
  4. Gallego, Juanma (2016-10-30) «Dinosauroak nagusi zirenekoa» Berria.