Edukira joan

Arabako Natura Zientzien museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arabako Natura Zientzien museoa
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1986

Arabako Natura Zientzien museoa Arabako Gasteiz hiriburuko Alde Zaharrean kokatzen den museo bat da. Hain zuzen ere, Jesusen Mirabeen Fundatzailea kaleko 24. zenbakian dago, Otxanda Andrearen dorrean. Geologia, botanika eta zoologiako bilduma garrantzitsuak ditu, hauen artean Araban topatutako anbar fosilak nabaritzen direlarik, hauek Kretazeo aroko biologia inklusioak baidituzte.

Museoa, Arabako Foru Aldundiaren Kultura Sailaren menpe, 1986ko maiatzean ireki zituen ateak Otxanda Andrearen dorrea bezala ezagutzen den eraikinean, XV. mendeko harresiz hornitutako etxe bat da. Dorre honek Gaztelako Alfonso VIII.ak 1202an ekialdeko muinoan eraikitako Gasteizko bigarren harresia defendatzen zuen; izan ere, urte batzuk lehenago, 1181ean,  Nafarroako Antxo VI.a jakitunak Gasteizko hiribildua sortu zuen; harresi horrek  Zapardiel erreka zuen, gau egun  Siervas de Jesus eta Diputación  kaleen azpian bideratua lubaki natural gisara. Dorre-jauregia Andres Martines de Iruñak sortu zuen XVI. Mendean, honi bere alabaren izena jarriz Iruña eta Arabako Otxanda Andrea.

Bilduma eta jarduerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako Natur Zientzien Museoa hiru sail bereizi ditu bere bi solairuetan: lehena Geologiari eskainia (Petrologia, Mineralogia, ornodunen paleontologia, ornogabeen paleontologia eta Geologia orokorra), bigarrenik Botanika (Botanika kriptogamoa eta Botanika  fanerogamoa) eta azkenik Zoologiari  eskainitakoa (Ornodunen zein ornogabeen Zoologia).

Botanika sailetik bere herbarioa (Index Herbariorumean herbario VIT gisara ezaguna)  nabarmendu behar da, Iberiar Penintsulako bost handienen artean aurkitzen dena. Multzoan bildumek milioi eta erdi erregistro gainditzen dituzte.

Instituzioak bere funts materialei  osoko tratamendu  bat ematen die, izan ere, hauen dokumentazio, tratamendu, kontserbazio eta erakusketaz gain, baliabideen zati handi bat ikerkuntzari eta  probintziako inguruaren azterketari bideratzen dio. Honek ondare paleontologikoei dagokienez meatoki garrantzitsuen aurkikuntza ekarri du, baita garatzen diren sistema biologiko eta bitarteko fisikoei dagokien ezagutzaren inguruan. Museoko langileak Urizaharra eta Gatzaga Buradoneko  ambar meatoki garrantzitsuen indusketetan lanean ari dira. Arabako Natur Zientzien Museoa aldizkako gaikako erakusketa, argitalpen, kurtso, kanpamendu, ibilbide geologiko eta hitzaldi zikloen bidez ere egiten du bere lan dibulgatzailea..

Anbar fosilen bilduma

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Museoko anbar fosilen bilduma zati bat.

Geologia sailaren bildumak anbar pepita edo intsektudun fosil erretxina, lumak eta beste inklusio biologikoak ditu barnean, horietako batzuk kontserbazio egoera ezin hobean.

Bilduma muntai berezi baten bidez aurkezten zaio publikoari, erakusketa iraunkor baten gisara, Kretazeo Planetaren izenpean. Laginen zati bat Urizaharrako meatoki arabarretik dator Kretaziko goiztiarrean kokatua, 115 eta 120 milioi urte bitartekoa, horrek Libanoko meatokiarekin batera, munduko zaharrenean bihurtzen duelarik Uriizaharrako Aztarnatoki Paleontologikoa deritzon Monumentu Multzo kategoria hartuz Ondare Kultural izendatua izan zen 1998ko irailaren 15ean Euskal Autonomia Erkidegoak igorri zuen 230/1998 Dekretuaren bidez. Urizaharra eta Gatzaga Buradoneko anbarrean zientziarentzat berriak diren intsektu orden ezberdinetako hamarnaka espezie aurkitu dira (lepidopteroak, himenopteroak), baita araknidoenak (akaro) eta krustazeoak. Ezagutzen diren tximeleta espezie zaharrenak erregistro fosil hauetan aurkitu izan dira.

Bisitarientzako informazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordutegia:

Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30etara

Igande eta jai egunetan: 11:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita, jai egunetan izan ezik.

Jai egunak diren astelehenen ondorengo astearteetan, itxita

Doako sarrera.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]