Struthiosaurus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Struthiosaurus
Struthiosaurus occitanicus humerus.JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaOrnithischia
FamiliaNodosauridae Nodosauridae
Generoa Struthiosaurus
Bunzel, 1871
Azpibanaketa
  • S. austriacus Bunzel, 1871
  • S. transylvanicus Nopcsa, 1915
  • S. languedocensis Garcia & Pereda-Suberbiola, 2003

Struthiosaurus (eusk. «musker ostruka») dinosauro tireoforoen genero bat da, Kretazeo Berantiarrean egungo Euskal Herrian bizi zena. Emanuel Bunzelek espezie tipoa deskribatu zuten 1871an.[1]

Struthiosaurus generokoak dinosauro txiki korazatuak ziren: bataz beste 2 metro luze, 0,7 garai eta 100 kilo zituztenak. Alboetan arantza luzeak zituzten.

Aztarnategiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Topaturiko lehendabiziko dinosauro espezieetako bat izan zen eta espezimenak egungo Europa osotik hedatu ziren. Lañun ere aztarnak aurkitu zituzten.[2][3]

Lañuko aztarnak Kretazeo Berantiarrekoa (campaniar berantiarretik behe maastrichtiaraino) da. Garai hartako bizilekuari dagokionez, adituek badakite bertan txirikorda itxurako ibai bat zegoela, eta itsasoa ere gertu zegoela eta krokodiloak ere aztarnategian ageri direnez, garai hartako klima tropikala edo subtropikala zela jakin dezakegu.[4] Aztarnategia beste dinosauro espeziek (Lirainosaurus eta Rhabdodon), krokodilok aligatoroide (Musturzabalsuchus eta Acynodon), pterosauriok (Azhdarchidae) eta dortokak (Dortoka, Polysternon eta Solemys) partekatzen baitituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Bunzel, E. (1871) «Die Reptilfauna der Gosaformation in der Neuen Welt bei Wiener-Neustadt» Abhandlungen der Kaiserlich-Königlichen Geologischen Reichsanstalt (Viena) 1 (5): 1-18 .
  2.   Pereda-Suberbiola, Xabier (1999) «Ankylosaurian dinosaur remains from the Upper Cretaceous of Laño (Iberian Peninsula)» Estudios del Museo de Ciencias Naturales de Alava (14): 273-288 .
  3.   Pereda Suberbiola, X., Astibia, H., Corral, J. C., Bardet, N., Badiola, A. & Berreteaga, A. (2006-9-27-30) E. Fernández-Martínez ed. Restos esqueléticos en relación anatómica de un dinosaurio anquilosaurio en el Cretácico Superior de Laño (Región Vasco-Cantábrica) XXII Jornadas de la Sociedad Española de Paleontología León 161-163 or. .
  4.   Gallego, Juanma (2016-10-30) «Dinosauroak nagusi zirenekoa» Berria .