Lisa Carrington

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lisa Carrington

Bizitza
JaiotzaTauranga (en) Itzuli1989ko ekainaren 23a (34 urte)
Herrialdea Zeelanda Berria
BizilekuaTauranga (en) Itzuli
Auckland
Talde etnikoaMaoria
Hezkuntza
HeziketaMassey University (en) Itzuli
Whakatane High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakkayaklaria eta piraguista
Pisua53 kilogramo
Altuera168 zentimetro
Jasotako sariak

Olympic.org: lisa-carrington Edit the value on Wikidata

Lisa Carrington (Tauranga, 1989ko ekainaren 23a). 2012ko, 2016ko eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko dominak lortu dituen Zeelanda Berriko kanoalaria da, [1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an, Hungarian jokaturiko Munduko Kopan, brontzezko domina eskuratu zuen K-2 1000 metrotan, Teneale Hatton lagun zuela; bikote berak urrezkoa eskuratu zuen 2010ean, Frantzian. 2011n, K-1 200 metrotan, Munduko txapelduna izan zen bakarka, eta 2012ko Londresko Jokoetan, urrezko domina eskuratu zuen.

Hurrengo urteetan, K-1 200 metrotan, nagusi izan da, munduko txapelketa ugari irabaziz eta Rioko Jokoetan eta Tokiokoetan urrezko dominak lortuz.

Zeelanda Berrian domina gehien eskuratu dituen kirolaria izan da, eta beste hainbat sari ere jaso ditu, hala nola 2012. urteko Māori kirolari onenarena,[2] eta Zeelanda Berriko Merituaren Ordenean sartu dute[3].

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Erresuma Batua Londres 2012 1. postua, urrezko domina K-1 200m
Brasil Rio 2016 1. postua, urrezko domina K-1 200m
3. postua, brontzezko domina K-1 500m
Japonia Tokio 2020 1. postua, urrezko domina K-1 200m
1. postua, urrezko domina K-1 500m
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Hungaria Szeged 2011 1. postua, urrezko domina K-1 200m
Alemania Duisburg 2013 1. postua, urrezko domina K-1 200m
3. postua, brontzezko domina K-1 500m
Errusia Mosku 2014 1. postua, urrezko domina K-1 200m
2. lekua, zilarrezko domina K-1 500m
Italia Milan 2015 1. postua, urrezko domina K-1 200m
1. postua, urrezko domina K-1 500m
Txekia Račice 2017 1. postua, urrezko domina K-1 200m
1. postua, urrezko domina K-2 500m
2. lekua, zilarrezko domina K-1 500m
3. postua, brontzezko domina K-4 500m
Portugal Montemor-o-Velho 2018 1. postua, urrezko domina K-1 200m
2. lekua, zilarrezko domina K-2 500m
2. lekua, zilarrezko domina K-1 500m
2. lekua, zilarrezko domina K-4 500m
Hungaria Szeged 2019 1. postua, urrezko domina K-1 200m
1. postua, urrezko domina K-1 500m

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Txantiloi:En-NZ «Tokyo Olympics 2020: Kayaking - Extraordinary Lisa Carrington claims third straight gold in the K1 500m» NZ Herald (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  2. (Ingelesez) «Carrington wins Maori Sportsperson of Year» Stuff 2012-11-24 (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  3. Txantiloi:En-NZ «New Year Honours List 2013» New Year Honours List 2013 (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]