Little Miss Sunshine

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Little Miss Sunshine
VW T2 campervan.jpg
Filma
Jatorrizko izena Little Miss Sunshine
Urtea 2006
Generoa film komikoa
film dramatikoa
LGBTeei buruzko filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 98 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Kalifornia, Mexiko Berria eta Arizona
Narratibaren kokalekua Arizona, Kalifornia eta Mexiko Berria
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Jonathan Dayton and Valerie Faris
Valerie Faris
Jonathan Dayton


Gidoigilea(k) Michael Arndt
Antzezlea(k)
Greg Kinnear
Toni Collette
Steve Carell
Alan Arkin
Abigail Breslin
Paul Dano
Bryan Cranston
Marc Turtletaub







Ekoizpena
Ekoizlea David T. Friendly
Peter Saraf
Marc Turtletaub


Konpainia ekoizlea Deep River Productions
Edizioa Pamela Martin
Bestelako lanak
Musikagilea Mychael Danna
Argazki-zuzendaria Tim Suhrstedt
Sariak
Kanpo loturak
http://www.foxsearchlight.com/littlemisssunshine/

Little Miss Sunshine (euskaraz Eguzki-Printz Andere Txikia) 2006ko Jonathan Dayton eta Valerie Faris estatubatuar zinema zuzendarien road movie filma bat da. Bertan Greg Kinnear, Steve Carell, Toni Collette, Paul Dano, Abigail Breslin eta Alan Arkin aktoreek antzeztu zuten.

Filma honek Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Michael Arndt) eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Alan Arkin) irabazi zituen.

2006ko uztailaren 26a Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Volkswagen T2 Microbusa, filman agertzen den furgonetaren antzekoa.

Krisian dagoen estatubatuar familia bat edertasun lehiaketa bateruntz doa. Olive (Abigail Breslin), 7 urteko alaba gazteak Little Miss Sunshine deritzon edertasun lehiaketan parte hartzea amets du, urte hartan Kalifornian ospatzen delarik. Bere familia Albuquerque (Mexiko Berria) hirian bizi denez, erdipurdiko Volkswagen furgoneta zahar batean senide guztiak neskatoarekin batera joango dira.

Bidaian denen arteko elkarbizitza zaila da, bakoitzak bere iraganeko istorioak, bitxikeriak eta izaera ezberdinak baidituzte, baina Sheryl amak (Toni Collette) giro ona egon dadin saiatuko da. Oliveren aita (Greg Kinnear) diruz gaizki dabilen arrakasta gutxiko plazagizona da. Neskatoaren anai nerabea (Paul Dano) Nietzschen mireslea eta Honela mintzatu zen Zaratustra liburuaren irakurlea da, bere buruari ixilik egon eta inorrekin ez mintzatzeko zina egin diolarik. Aitona (Alan Arkin) aldiz, heroinazalea da eta Sherylen anaia, bere ikasle batekin maitasun harreman bat hautsi ondoren bere buruaz beste egiten saiatu den irakaslea eta Proust filosofoaren idazlanetan aditua. Neskatoa bera bere senitartekoekin batera oso mugitua izango den bidai bati ekingo dio.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]