Lizzo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lizzo
LizzoBrixt06Nov19-10 (49216792848) (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoaMelissa Viviane Jefferson
JaiotzaDetroit1988ko apirilaren 27a (33 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaAlief Elsik High School (en) Itzuli
University of Houston (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, raperoa, kantugilea, flutist (en) Itzuli eta aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
Izengoitia(k)Lizzo
Genero artistikoahip hopa
funk
popa
R&B garaikidea
soula
Musika instrumentuaahotsa
Txirula
DiskoetxeaTotally Gross National Product (en) Itzuli
Atlantic Records
Nice Life Recording Company (en) Itzuli

lizzomusic.com
IMDB: nm6739779 Allocine: 856771
Facebook: LizzoMusic Twitter: lizzo Instagram: lizzobeeating Youtube: UCXVMHu5xDH1oOfUGvaLyjGg TikTok: lizzo Souncloud: lizzomusic Spotify: 56oDRnqbIiwx4mymNEv7dS iTunes: 472949623 Last fm: Lizzo Musicbrainz: 8fb5370b-9568-4b61-9da5-2aa12c9928db Songkick: 5031783 Discogs: 1097928 Allmusic: mn0003167672 Deezer: 5200025 Edit the value on Wikidata

Melissa Viviane Jefferson (Detroit, Estatu Batuak; 1988ko apirilaren 27a), Lizzo izen artistikoaz ezagutua, musikari eta rap abeslari estatubatuarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Detroit-en jaio bazen ere, Lizzo eta bere familia Houstonera joan ziren hamar urte zituenean, eta gaztetatik erakutsi zuen kantatzeko trebetasuna, txirula jotzen ikasteaz gain. Batxilergo garaian eskuratu zuen bere ezizena Jay-Z raperoaren "Izzo (H.O.V.A.)" abestian inspiratuta. Houston-eko Unibertsitatean ikasi zuen denbora gutxian, baina aitaren heriotzarengatik eta krisi ekonomiko gogorrarengatik ikasketak utzi behar izan zituen.

Lizzo Minneapolis hirira joan zen 2011n abeslari karrera baten bila eta bi album argitaratu zituen diskoetxe independente baten pean: Lizzobangers (2013) eta Big Grrrl Small World (2015). Kritika oso onak lortu zituen eta Atlantic Records-en exekutiboen arreta lortu zuen, beranduago kontratua sinatuko zuen diskoetxea.

2016an, Coconut Oil izeneko EPa kaleratu zuen, bere musika estiloan aldaketa zorrotza emanik, hip-hopetik ikuspegi popago batera joanez. 2019an Lizzok gorakada handia izan zuen «Juice» kantuari esker, Billboard Hot 100-ean sartu zen bere lehen abestia. Horrez gain, bere hirugarren diskoa kaleratu zuen, Cuz I Love You, Billboard 200-eko seigarren postua lortu zuena. TikTok meme bati esker, 2017an argitaratutako «Truth Hurts» kanta birala bihurtu zuen eta Billboard Hot 100-eko zerrendan gora igo zuen 1. zenbakira iritsi arte. Honekin batera, artistaren aurreko beste lan batzuk ere ospea lortu zuten. «Good as Hell» horien artean dago, Billboard zerrendan 3. postua eta munduko beste herrialdeetan Top10 lortuz.

Abesteaz eta rapeatzeaz gain, Lizzo aktorea ere bada; ahots-interprete gisa aritu zen UglyDolls (2019) animaziozko filmean eta Hustlers (2019) krimen komedia-drama filmean agertu zen. 2019an, Time-ek Lizzo "urteko entretenitzaile" izendatu zuen bere igoera meteorikoagatik eta musikari egindako ekarpenagatik. Bere sarien artean, Lizzok hiru Grammy sari eta bi Soul Train Music Award ditu. Gainera, hiru aldiz izendatu dute American Music Awards eta lau MTV Video Music Awards sarietarako.

Beste alde batetik, bere ibilbidearen hasieratik Lizzok gorputzaren irudiaren onarpena eta ahalduntzea sustatu izan du. “Body Positivity” mugimenduaren barruan sar daiteke. Bere genero eta sexualitateari buruz galdetuta, elkarrizketa batean Lizzok esan zuen: "pertsonalki ez dut neure burua gauza bakar bat egoizten... Horregatik LGBTQ+ ikurrinaren koloreak ortzadarra dira! Espektro zabal bat dagoelako, eta oraintxe bertan zuri-beltzean manten arazten saiatu ezinik gabiltza. Niretzat horrek ez du balio." LGBTQ + jarraitzaile sendoa du eta bere zaleak "Lizzbians" izenarekin ezagutzen dira.