Lo Congrès
Lo Congrès | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Lo Congrès Permanent de la Lenga Occitana |
Mota | association under the French law of 1901 (en) , akademia eta hizkuntz arauemailea |
Herrialdea | Frantzia |
Agintea | |
Zuzendaria | Benoît Dazéas (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | association under the French law of 1901 (en) |
Historia | |
Sorrera | 2011ko abenduaren 16a 2011 |
webgune ofiziala |
Lo Congrès (Lo Congrès Permanent de la Lenga Occitana) edo Okzitanieraren Kongresu Iraunkorra okzitaniera arautzen duen eskualde arteko instituzio zientifiko independentea da, 2011n sortua: Euskaltzaindiaren antzeko erakundea da, baina okzitanieraz arduratzen dena. Okzitanierari bizitasuna ematea eta haren garapenean laguntzea du helburu, hura ezagutzeko eta kodetzeko lan egiten du, okzitanieraren hainbat esparrutarako (lexikografia, lexikologia, terminologia, neologia, fonologia, ortografia, gramatika eta toponimia) tresnak sortuz.[1][2]
Ekintza-printzipioen arabera diharddu, hala nola batasuna errespetatzea eta okzitanoaren aniztasuna, egonkortasuna, Oc lurraldeko hizkuntza-eskualdeen adierazgarritasuna, erabakien elkargokidetasuna eta informazioaren hedapena.
Horrela, Europako Batasuneko hiru estaturi (Frantzia, Espainia, Italia) buruzko okzitanieraren erakunde eta federazio historikoak biltzen ditu Kongresuak. Akitania, Languedoc-Roussillon, Midi-Pyrénées eta Rhône-Alpes eskualdeak biltzen ditu kide publikoen artean, eta Kultura eta Komunikazio Ministerioaren laguntza du.
Lehenago 1996tik Conselh de la Lenga Occitana erakundeak arautzen zuen hizkuntza, baita Institut d'Estudis Occitansek ere, elkarterik zaharrena eta eragileena izan zenak.
Hizkuntza-teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza-teknologiarako oinarrizko baliabide eta tresnak ari dira okzitanierarako garatzen azken urteetan. 2018tik, Lo Congrèseketa Toulouseko CNRS Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionalak alor horretan dihardute, Elhuyar Fundazioarekin eta EHUko Ixa Taldearekin lankidetzan.[3][4][5][6][7][8]
- Còrpus deu Congrès. [9]
- Hiztegi elebakarra: ohiko hitzen bilduma okzitanieraz
- Hiztegi elebiduna: ohiko hitzen bilduma okzitanieraz eta haien ordainak beste hizkuntza batzuetan
- Analisi morfosintaktikoa: hitzen erroa, aurrizkiak eta atzizkiak banatzea
- Analisi sintaktikoa: taldeak osatzen dituzten hitz-segidak ezagutzea
- VOTZ: Okzitanierazko hizketaren sintesia. Funtsezkoa gailu mugikor ugariren interfazerako
- ReVOc: Okzitanierazko hizketa-ezagutzailea
- Reversida: Frantses-okzitaniera bikotearen itzulpen automatikoa
- Okzitanierazko testuen detektagailua: testu batean okzitaniera identifikatzea
- Okzitanieraren aldaerez idatzitako testuen detektagailua: okzitanieraren aldaerak identifikatu eta desberdintzea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Lo Congrès - Istoric» locongres.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).
- ↑ Partzuergoa – Interreg Poctefa Linguatec. (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).
- ↑ Partzuergoa – Interreg Poctefa Linguatec. (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).
- ↑ Baliabideak – Interreg Poctefa Linguatec. (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).
- ↑ «Linguatec proiektua abian jartzeko lehen bilera Elhuyarren» Elhuyar (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) «Meeting of LINGUATEC project in Donostia (2019-02-21)» Ixa Group. Language Technology. (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).
- ↑ Baliabideak – Interreg Poctefa Linguatec. (Noiz kontsultatua: 2021-06-18).
- ↑ (Okzitanieraz) «LINGUATEC» Lo Congrès permanent de la lenga occitana (Noiz kontsultatua: 2021-06-18).
- ↑ «Còrpus deu Congrès» corpus.locongres.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskaltzaindia
- Real Academia Española
- Académie française
- Institut d'Estudis Catalans
- Real Academia Galega
- Associaçom Galega da Língua
- Foras na Gaeilge
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Okzitanieraz)«LINGUATEC» Lo Congrès permanent de la lenga occitana Noiz kontsultatua: 2021-06-18.