Conselh de la Lenga Occitana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Conselh de la Lenga Occitana edo CLO [ˌseˌɛlˈu / ˈklɔ] (probentzal eta Nizako hizkeran "Conseu de la Lenga Occitana", euskaraz Hizkuntza Okzitaniarraren Batzordea) okzitaniera arautzen duen erakundea, 1996-1997an sortua.

CLOk okzitanieraren arau klasikoa kudetazen du, ez du eraginik bestelako arautegietan, "mistralenkoa" edo Paueko Eskolarena bezalakoak.

Bere gaitasuna okzitanieraren lur eta hizkera guztietara zabaltzen da, arau klasikoak hizkuntza mailan konponbide koordinatu eta berdintsuak eskaini nahi baititu, hizkelgi handiak errespetatuz.

Hizkuntzaren arauen alderdi guztiak jorratzen ditu, alde batetik ortografia (esaterako "realizar" `gauzatu´, eta ez "realisar"), eta bestetik ahozko araua.

CLOk batez ere argipen eta zehaztapen lana egin du, 1975 eta 1996 bitartean sortutako arauaren interpretazio ezberdintasunak konponduz. Era beran, behar bezain argi ez zeuden gaien inguruan zehaztapenak eskaini ditu.

Izan ere, CLOk Lois Alibèrtek sortu zuen bezala arua klasikoa mantentzea defendatzen du, berak "Gramatica occitana segon los parlars lengadocians" lanean plazaratu zuen bezala. Aldatutako puntuak azalekoak dira eta ez asko.

CLOren ebazpenak leku honetan aurkitu ahal dira

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CLO 1996an sortu zen (ofizialki 1997an). Lehen bilerak Okzitaniako Tolosan izan ziren 1996an eta 1997an eta gerora Nimesen 1997an.

CLO sortzeko arrazoia 1975ez geroztik arau klasikoa eragiten zuten krisi eta desegituratzea ziren. Teorian arau klasikoa Lois Alibèrten lanean (1935) oinarritzen zen, 1945ean sortutako Institut d'Estudis Occitans-en araugintzarekin. Baina 1975ez geroztik IEO arauaren kontrako erregelak edota bere argitalpenen euren barruan kontraesankorrak zirenak kaleratzen hasi zen, arau bakarraren biziraupena bermatu ezinik.

CLO sortzeko ekimenak jatorri bikoitza izan zen. Alde batetik, Gidilòc (Hizkuntza Okzitaniarraren Hiztegi Informatizatu baten Ekimen Taldea) taldekoak, eta bestetik IEOko Hizkuntzalaritza Batzordea. Biek adierazi zuten arazoari konponbidea aurkiutzeko borondatea.

CLOn espezialista onartuak eta hainbat joeratako eragile kulturalak sartu ziren, kooptazioaren hatsarreari jarraituz. Laster, kide berriak sartu ziren, beste batzuk joan ere.

Tolosako 1996ko lehen saioak ortografia arazorik ohikoenei irteera emateko gomendioak izan ziren. Nimesen hainbat dialektoren ezaugarriak finkatu ziren, eta ebazpenak agiri publiko baten gazuatu ziren.

Hurrengo urteetan gomendio gehiago plazaratu ziren, bai ortografiari zegozkionak bai ahozko jardunari zegozkionak.

Geroago, CLO bestelako arazoak konpontzen saiatzean tentsioak sortu ziren, hainbat eragile kulturalek gomendioak gauzatzeari uko egitean (CLO barrukoak ere tartean).

Gidilòc-ek CLOrekin elkarlaguntza zientifikoa egiten jarraitu duen bitartean, IEOk, beste sorztailea, CLOren arauen kontra bozkatu zuen 2001eko bere kongresuan, eta CLO utzi zuen "Acadèmis Occitana" izeneko erakundea sortzeko. Azkenean, 2002tik aurrera IEOk eta CLOk elkarlanerako hainbat bilera burutu zituzten, baina emaitzik gabe. Une horretatik aurrera tentsio haiek CLOren lana moteldu dute.

Gaur egun, mugimendu okzitanistaren alde batek CLOren aholkuak jarraitzen ditu, bertan okzitaniera garatzeko tresna erabilgarria ikusiz, batez ere pedagogian. Araneko Batzorde nagusiak ere onartzen du, eta 1999tik aurrera Associacion Internacionala d'Estudis Occitans-ek (Ikaskuntza Okzitaniarren Nazioarteko Elkartea), Gidilóc-ek eta zenbai irakasle eta talde kulturalek ere bai. Liburu, CD eta DVD batzuk ere CLOren arauak erabiltzen dituzte.

Mugimendu okzitanistaren beste alde batek axolagabekeria erakusten du, informaziorik ezagatik zein arau klasikoaren kontrako jarreragatik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]