Ortografia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ortografia (grekotik, ortho: zuzena; grafia: idazketa) hizkuntza baten idazteko ikur sorta da, baita horiek nola erabili eta zuzen idazteko arauak definitzen dituen jakintza alorra ere. Euskal alfabetoak, esate baterako, hogeita zazpi letrak osatzen dute, eta euskararen ortografia letra horiek erabiliz zuzen idazteko arauek osatzen dute.

Euskararen ortografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo euskara estandarrean edo euskara batuan erabiltzen diren ortografia arauen abiapuntu nagusitzat, Mitxelenak 1968. urtean idatzitako txostena (Euskaltzaindiaren 0. arauan jasoa) aipatu ohi da. Urte hartan bertan, Euskaltzaindiak bere 50. urteurrenean Arantzazuko Batzarra egin zuen. Batzar hartan, euskaltzainek euskara batzeko lehen arau-multzoa finkatu zuten, hizkuntza idatzian erabili beharreko ortografiaren, morfologiaren, deklinabidearen eta neologismoen gainean, eta Arantzazuko txostena izenarekin argitaratu zen. Halaxe, Koldo Mitxelenak aurkeztutako proiektua eraman zen aurrera.

Batzar hark polemika handia eragin zuen zenbait sektoretan, euskaraz ⟨h⟩ letra idaztearen eztabaidagaia zela eta.[1] Baina baziren erabakitzeko eta adosteko hainbat arazo: zein grafia erabili soinu afrikatuekin (mendebaldean, eche; ekialdean, etche; zenbait egilek, etxe...), sabaikariak nola idatzi (pilla ala pila, miña ala mina...), nola egokitu maileguak...

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.