Lobo Eléctrico

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lobo Eléctrico
Datuak
Jatorria Tolosa (Gipuzkoa)
Musika mota Rock
Urteak 1999 - 2013
Taldekideak
Dr.Magma
Perrolobo
Conde Eléctrico
Guanche
Lehengo taldekideak
Iñaki Txabakan
Capitán Sarraceno
Discogs: 2592889 Edit the value on Wikidata

Lobo Eléctrico 1999an Tolosan (Gipuzkoa) sortutako Rock taldea da. Partaidetako batzuek 80 eta 90eko hamarkadan Ruido de Rabia taldean jo zuten.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Shanti Iribar "Dr.Magma" - ahotsa
  • Jorge Sanz "Perrolobo" - Bajua
  • Iker López Canseco "Conde Eléctrico" - Gitarra
  • Guanche - Bateria

Lehenagoko taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iñaki Alberdi "Iñaki Txabakan" - Bateria
  • Lander Zabalza "Capitan Sarraceno" - Bateria

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lobo Electrico 1999an sortu zen eta lehen formazioko partaideak, Shanti Iribar, Jorge Sanz, Iker Lopez eta Iñaki Alberdi ziren. Taldeak, 2000ko Abenduaren 23an eman zuen lehen kontzertua. Honela jarraitu zuten 2001eko udazkenerarte. Momentu honetan, Iñakik taldea utzi zuen eta bere ordez Lander Zabalza sartu zen taldean.

Formazio honekin, zuzeneko kontzertu ugarirekin hasi ziren eta honen ondorioz, jendartean ezagutzera eman ziren. 2002ko urtarrilean, taldeak bere lehen grabaketa burutu zuen Oztopo guztien gainetik Bonberenea disko bildumarako. Bertan, Agujeros de Gloria abestia sartu zuten. 2004ean berriz, Mikel Biffsen laguntzaz, taldeak single bat grabatu zuen. Single honetan, El Lado Salvaje del Corazon eta Demonios Sofisticados abestiak sartu zituzten. Single hau, Beleza Malandra zigiluak kaleratu zuen.

Urte bereko udan, taldea berriro ere estudioan sartu zen beraien lehen lan luzea grabatzeko(¿Has visto al Lobo Electrico?). Kasu honetan Karlos Osinaga ibili zen teknikari moduan. Diska hau kaleratu ostean, Japoniar bira bati ekin zioten. Bira honi, Black Sperm over Japan izena jarri zioten eta 2004ko azaroan burutu zuten. 10 egunez egon ziren biran eta Tokio edota Nagoya bezala hirietan ibili ziren. Japoniatik itzuli ostean, taldeak Madrid, Bartzelona eta Zaragoza bezelako hirietan ere jo zuen.

2005eko udazkenean, taldeak beste formazio aldaketa bat jasan zuen. Lander Zabalzak taldea utzi zuen eta bere ordez Iñaki Guanche hasi zen bateria jotzen. Euskal Herriko rock talde askotan aritutakoa zen Guanche. Hala nola, Señor No, Safety Pins, Teen Dogs edotan Vincent Von Reverb]] bezalako taldeetan ibilitakoa zen. Formazio berriarekin, Holanda eta Alemanian kontzertuak eskeini zituzten 2005eko urrian. 2006an berriz, Londresen bi kontzertu eman zituzten.

2008an, single berri bat grabatu zuten Beran. 2010eko Irailean Artefactos Magicos izeneko bigarren lana kaleratu zuten. Diska hau, Koky Ordoñezek grabatu zuen 2009ko udazkenenan Castellongo Rockway estudioetan. Nahasketa berriz, Andoaingo Garate estudioetan egin zuen Kaki Arkarazok.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Single eta EP-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El Lado Salvaje del Corazón eta Demonios Sofisticados abestiak binilo urdinezko single batean (Beleza Malandra, 2004)
  • Fantasma eta Luna Roja abestiak binilozko single batean (Beleza Malandra, 2008)

Bildumetako partehartzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]