Local Hero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Local Hero
Filma
Jatorrizko izena Local Hero
Urtea 1983
Generoa komedia dramatikoa
komedia
Herrialdea Erresuma Batua
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 111 minutu
Kolorea koloretakoa
Narratibaren kokalekua Eskozia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Bill Forsyth
Gidoigilea(k) Bill Forsyth
Antzezlea(k)
Peter Riegert
Burt Lancaster
Denis Lawson
Fulton Mackay



Ekoizpena
Ekoizlea David Puttnam
Iain Smith

Konpainia ekoizlea Goldcrest Films
Bestelako lanak
Musikagilea Mark Knopfler
Argazki-zuzendaria Chris Menges
Kanpo loturak

Local Hero (euskaraz Herriko Heroia) 1983ko eskoziar filma bat da. Bill Forsyth zuzendariak zuzendu zuen eta bertan Peter Riegert, Denis Lawson, Peter Capaldi, Jenny Seagrove, Jennifer Black, Fulton Mackay eta Burt Lancaster aktoreak agertzen dira. Britainiar umore fineko komedia gisako kutsu ekologista duen filma bat da.

Filma honen musika banda Dire Straits taldeko Mark Knopfler eskoziar gitarrajoleak konposatu zuen, bertako abestirik ezagunena izen bereko Going Home (Etxera Joaten) abestia izan zelarik, honek sekulako arrakasta izan zuen, eta jende askorentzat filma bera baina ezagunagoa ere bada.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Texas estatuko Houston hirian dagoen Knox Oil and Gas konpainiako jabea den Felix Happer izeneko estatubatuar petrolio jabe dirudun zaharrak (Burt Lancaster), "Mac" MacIntyre izeneko ordezkaria (Peter Riegert) Eskoziako azken muturrean erdi galdurik dagoen kostaldeko herrixka batetara bertako lursailak erosi eta petrolio-findegi bat eraikitzeko asmoz bidali du (berez, Happerrek Macen abizena eskoziarra zirudielako lanbide horretarako aukeratu zuen, halere, ironikoki, Mac hungariarren ondorengoa da).

Behin Eskoziara ailegatu eta gero, Aberdeen hirian Mac iritsi berria bertako Knox Oil and Gas enpresako Danny Oldsen (Peter Capaldi) ordezkariarekin elkartuko da.

Biak herrixkara ailegatu, negoziaketak hasi eta bertakoei lursailak erosten hasiko dira, herritarrak etekinak atera eta aberats bilakatzeko irrikiz baidaude. Betebeharra erraza izango dela dirudi. Halere, Ben Knox deitzen den eta herriko hondartzetatik zaborra jasoz bizi den agure zahar bakarti bat ezusteko oztopo bilakatuko da, hau petrolio-findegia eraikitzeko erabat garrantzitsua den hondartzaldeko lursailetan bizi eta haien jabe baita.

Harpper apika-apika bertako aurora polarrei buruzko kontakizunez eta herriko bizimoduaz erakarria sentituko da, aldiz, Danny gaztea, Marina izeneko herriko neska bitxi batetaz maiteminduko da.

Azkenean gauzak oker eta nahi ez bezala dihoazela ikusirik, Felix Happer texastar diruduna herrixkan agertuko da, honela Felix Happer eta Ben Knox zaharren arteko lehia emango delarik, hots, kapitalismoa eta ekologismoaren arteko lehia, azken unean Ben Knoxek Happerri naturaren edertasunaz hitz egin, Harpperri begiak ireki eta petrolio-findegiaren proiektua bertan behera zokoratuta geldituko delarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tam Dean Burn: Roddy
  • Luke Coulter: Baby
  • Karen Douglas: Wyatt adnrea
  • Kenny Ireland: Skipper
  • Harlan Jordan: Fountain
  • Charles Kearney: Peter
  • Betty Macey: Switchboard langilea
  • David Mowat: Gideon
  • John Poland: Anderson
  • Brian Rowan: Ace Tone
  • Ann Scott-Jones: Linda Fraser
  • Ian Stewart: Bulloch jauna
  • Tanya Ticktin: errusiar neska
  • Jonathan Watson: Jonathan
  • Mark Winchester: Ace Tone
  • Dave Anderson: Fraser
  • Alan Clark: Ace Tone
  • Alan Darby: Ace Tone
  • Caroline Guthrie: Pauline
  • Ray Jeffries: Andrew
  • Willie Joss: Sandy
  • James Kennedy: Edward
  • Michele McCarel: Switchboard langilea
  • Roddy Murray: Ace Tone
  • Buddy Quaid: Crabbe
  • Edith Ruddick: emakume zaharra
  • Anne Thompson: Switchboard langilea
  • Sandra Voe: Fraser andrea
  • Dale Winchester: Ace Tone
  • Jimmy Yuill: Iain

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]