Loren Arkotxa
Itxura
Loren Arkotxa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1999 - 2003
1987 - 1995 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Ondarroa, 1945eko urtarrilaren 9a | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Heriotza | Galdakao, 2025eko apirilaren 7a (80 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara ingelesa italiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Kidetza | Udalbiltza | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | ![]() ![]() |
Loren Arkotxa Meabebasterretxea (Ondarroa, Bizkaia, 1945eko urtarrilaren 9a - Galdakao, 2025eko apirilaren 7a) politikari ondarroarra izan zen, hainbat urtez bere udalerriko alkate izandakoa.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondarroan jaio zen 1945ean, Arteta baserrian.[1]
1962an Australiara emigratu zuen, basoan lan egitera. Anai-arreba batzuk zituen han. Kanadan ere egon zen.[2][1][3][4][5]
Ondarroako alkatea izan zen 1987-1995 eta 1999-2003 urteen artean.[2]
Udalbiltzako lehen presidentea izan zen eta, horren ondorioz, Auzitegi Nazionaleko Garzon epaileak atxilotu egin zuen. Fiskalak 15 urteko kartzela zigorra eskatu zuen harentzat, baina azkenean absolbitu egin zuten.[2][6][7]
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b SL, TAI GABE DIGITALA. (2025-04-07). «Loren Arkotxa ondarroarra, pieza bateko abertzalea, zendu da» naiz: (kontsulta data: 2025-04-07).
- ↑ a b c «Loren Arkotxa zendu da, besteak beste, Udalbiltzako lehen presidente izana» Berria 2025-04-07 (kontsulta data: 2025-04-07).
- ↑ Larraitz, Ibaibarriaga(e)ko. (2023-10-27). «Loren Arkotxa Meabebasterretxea 'Arteta': "Australiari zor diot gaur naizena"» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (kontsulta data: 2025-04-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Artime, Mirari. (2024-01-15). ««Australia nos acogió con los brazos abiertos, aunque al principio fue duro»» El Correo (kontsulta data: 2025-04-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «De Ondarroa a Australia como cortador de caña de azúcar» EITB (kontsulta data: 2025-04-07).
- ↑ ««Udalbiltzak ekarpen handiak egiteko ahalmena eta asmoa du»» Berria 2011-01-23 (kontsulta data: 2025-04-07).
- ↑ «Aldaketa baten sinboloa» Berria 2023-09-12 (kontsulta data: 2025-04-07).