Los Crudos
Los Crudos | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Chicago (Illinois, Estatu Batuak) |
Musika mota | Hardcore punk |
Urteak | 1991 - 1998 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Lengua Armada Ebullition Records Flat Earth Records |
Taldekideak | |
Martin Sorrondeguy Jose Juan Ebro | |
Informazio gehigarria | |
Los Crudos, 1991ean Chicagon (Illinois, Estatu Batuak) sorturiko Hardcore punk taldea zen. Taldeko partaide gehienak, jatorri Hego Amerikarrekoak ziren eta horren ondorioz, gaztelaniaz abesten zuten. Honez gain, DIY filosofian oinarrituriko taldea izan zen.
Bere ibilbide guztian zehar, Mexikon (1994), Hego Amerikan, Europan eta Japonian egon ziren jotzen 1998.urtean uztea erabaki zuten arte. Hala ere, 2006an eta 2008an kontzerturen bat eman zuten. Lehena Chicagoko Southkore jaialdian eta Texaseko Chaos in Texas jaialdian hain zuzen ere.
Gaur egun, taldeko partaide batzuek musika munduan jarratizen dute. Hala nola, Martin Sorrondeguyk Limp Wrist taldean jotzen du. Josek, Chicagoko I Attack taldean diardu eta Ebro, MK-Ultra edota Punch in the Face bezalako taldeetan jo izan du.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martin Sorrondeguy - Ahotsa
- Jose - Gitarra
- Juan - Bajua
- Ebro - Bateria
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diskak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Canciones Para Liberar Nuestras Fronteras (Lengua Armada). LP.
- split Los Crudos/Spitboy (Ebullition Records). LP.
- discography 1991–1995 Los Primeros Gritos. LP.
- Last Stand. Los Crudos taldearen zuzenekoetako abesti batzuen bilduma. 315 kopia kaleratu zituzten
- Split Los Crudos/Reversal of Man. LP
EP eta Singleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nunca Nada Cambia.... Huasipungo taldearekin elkarbanaturiko EPa
- Split Los Crudos/Mannumission
- Split Los Crudos/MK-Ultra (2004, Lengua Armada)
- La Rabia Nubla Nuestros Ojos…
- Las Injusticias Caen Como Pesadillas
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Los Crudos taldearen Myspacea