Los Rodeosko istripua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Los Rodeosko istripua
Irudia
Motamid-air collision (en) Itzuli : KLM PH-BUF (en) Itzuli, Pan Am N-736PA (en) Itzuli
Data1977ko martxoaren 27a
KokalekuIpar Tenerifeko aireportua
HerrialdeaEspainia
Partehartzaile kopuruBoeing 747-100 (en) Itzuli: 248
Bidaiari, Boeing 747-100 (en) Itzuli: 234
aircrew (en) Itzuli, Boeing 747-100 (en) Itzuli: 14
Boeing 747-200 (en) Itzuli: 396
Bidaiari, Boeing 747-200 (en) Itzuli: 380
aircrew (en) Itzuli, Boeing 747-200 (en) Itzuli: 16
Operatzen dituen elementuakBoeing 747-100 zerena Pan Am (N-736PA)Flight (en) Itzuli PA1736
Operatzen dituen elementuakBoeing 747-200 zerena KLM (PH-BUF)Flight (en) Itzuli KL4805
AbiapuntuLos Angelesko nazioarteko aireportua (N-736PA)
Amsterdam-Schiphol aireportua (PH-BUF)
Kausapilot error (en) Itzuli
Laino
air traffic control (en) Itzuli
Pertsona hilak583
Pertsona zaurituak61

Los Rodeosko istripua 1977ko martxoaren 27an Los Rodeos aireportuan (gaur egungo Tenerife-Norte), San Cristóbal de La Laguna udalerrian, bi Boeing 747 hegazkinen arteko istripua izan zen, noiz 583 pertsona hil ziren.[1] Hegazkigintzaren historian, hildako gehien eragin dituen abiazio-istripua da.[1][2][3]

Istripua izan zuten hegazkinak KLM 4805 hegazkina (Schiphol aireportutik Kanaria Handiko aireportura zihoan KLM herbeheretar airelinearen charter hegaldia) eta PAA 1736 hegazkina (John F. Kennedy nazioarteko aireportutik Kanaria Handikori zihoan Pan Am hegaldi erregularra) izan ziren.

Kanaria Handiko aireportuan MPAIAC Kanariar Uhartediaren Autodeterminazioaren eta Independentziaren aldeko Mugimenduko talde armatuak egindako bonba abisu baten ondorioz, hegaldi asko Los Rodeos aireportura desbideratu zituzten, istripua izan zuten bi hegazkinak barne. Aireportua berehala pilatu zen, errodaje-kale bakarra blokeatu zen eta irtetzen ziren hegazkinak pistatik joan behar izan ziren. Laino lodiko hodeiak aerodromoan zehar mugitzen ziren, eta, beraz, aireontziak eta kontrol-dorreak ezin zuten elkar ikusi.[4][5]

Istripua KLMren hegazkina aireratzen hasi zenean gertatu zen, Pan Am hegazkina oraindik pistan eta errodaje-kalera irteteko zorian zegoela. Konturatu zuenerako, KLMren hegazkina igotzen saiatu zen Pan Amen hegazkina gainditzeko, eta ia lortu zuen, baina jo egin zion. Talkak KLM 4805 ontzian zeuden pertsona guztiak eta Pan Am 173 hegazkineko bidaiari gehienak hil zituen, hegazkinaren aurrealdean soilik 61 pertsona bizirik atera zirelarik.

Espainiako agintariek egindako ikerketak istripuaren arrazoi nagusia KLMko kapitainak aireratzeko hartutako erabakia izan zela ondorioztatu zuen, aire-zirkulazioaren kontrolatzaileak aireratzeko baimena eman ziola oker uste baitzuen.[6] Herbehereetar ikerlariek KLM taldea eta kontrolatzaileen arteko irrati-komunikazioetan izandako gaizki-ulertua nabarmendu zuten baina, azkenekoz, KLMk istripuaren errua onartu zuen eta biktimei kalte-ordainak ematea erabaki zituen.[7]

Hondamendiak industrian eragin iraunkorra izan zuen, bereziki irratiko komunikazioetan fraseologia estandarizatua erabiltzeak duen berebiziko garrantzia azpimarratuz. Kabinako prozedurak ere berrikusi zituzten, eta horrek tripulazioaren baliabideen kudeaketa ezartzen lagundu zuen, airelineetako pilotuen trebakuntzaren funtsezko zati gisa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Accidente de los Rodeos: se cumplen 40 años de la mayor tragedia aérea de la historia» Clarín 2017-3-27.
  2. (Gaztelaniaz) «Cuando toda la mala suerte del mundo aterrizó en Los Rodeos» El Mundo 2002/03/27.
  3. (Gaztelaniaz) «Tenerife: La mayor tragedia en la historia de la aviación» La Vanguardia: 1-4. 1077-20-11.
  4. (Ingelesez) «580 killed in history's worst air disaster» Associated Press in: Eugene Register-Guard. (Oregon): 1A. 1977-3-28.
  5. (Ingelesez) «Dutch pilot blamed for air disaster» Associated Press in: Eugene Register-Guard. (Oregon): 1A. 1977-3-29.
  6. (Ingelesez) ASN Accident Description. in: Aviation Safety Network..
  7. (Ingelesez) Project-Tenerife. How KLM accepted their responsibility for the accident. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Kanariak
Artikulu hau Kanarietako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.