Louis Farrakhan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Louis Farrakhan
Louis Farrakhan, smiling.jpg
Bizitza
Jaiotza New York1933ko maiatzaren 11 (84 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Familia
Ezkontidea(k) Khadijah Farrakhan
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa The English High School
Lanbidea
Lanbidea abeslaria, eskubide zibilen aldeko ekintzailea, erlijiosoa eta kazetaria
Jasotako sariak
IMDb nm0268093

Louis Farrakhan —jaiotza-izena: Louis Eugene Walcott— (Bronx, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1933ko maiatzaren 11) erlijio-buruzagia da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bostonen bizi zelarik, Eliza Episkopaleko abesbatzako kantari izan zen, eta biolin-ikasketak egin zituen. Oso ikasle ona izan zen. Ipar Carolinako Irakasle Eskolan ari zenean, Hego Ameriketako arrazen arteko harremanak ezagutzeko aukera izan zuen. 1953an utzi zuen eskola, eta Bostona itzuli zen. Betsy Rossekin ezkondu zen, eta abeslari gisa atera zuen ogibidea. Jaialdi-sail bat egiten ari zela, Malcolm X ezagutu zuen Roxburyn, eta artean Islameko Nazioaren (Musulman Beltzak) buruzagia zen Elijah Muhammad entzun zuen Chicagon.

Walcott islamismora bihurtu zen 1955ean, eta handik aurrera Louis X deitu zioten. Malcolm X 1965ean hil zutenean, Louisek haren lekua hartu zuen Harlemgo ministro gisa, eta handik urte batzuetara, Islameko Nazioaren lider bihurtu zen. Elijahek izen berria eman zion, Louis Farrakhan. Islameko Nazioak beltzen separatismoa eta independentzia ekonomikoa aldarrikatzen zuen bere kide afro-amerikar guztientzat.

1970eko hamarkadaren amaiera aldera, Louis Farrakhan semiten aurka zuen jarrera bortitzagatik nabarmendu zen, eta horrek Jesse Jacksonen gaitzespena ekarri zion. 1995ean milioi bat afro-amerikar bildu zituen Washingtona joateko, damu adierazpen gisako manifestazio batera. Osasun arazoak zituela eta, 2007an, Farrakhanek Islameko Nazioan zituen erantzukizunak gutxitu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]