Louisa Aldrich-Blake

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Louisa Aldrich-Blake

London School of Medicine for Women (en) Itzuli dekano

1914 -
Bizitza
JaiotzaChingford (en) Itzuli1865eko abuztuaren 15a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres1925eko abenduaren 28a (60 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
AitaFrederic James Aldrich-Blake
Hezkuntza
HeziketaLondon School of Medicine for Women (en) Itzuli
Cheltenham Ladies' College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta zirujaua
Enplegatzailea(k)London School of Medicine for Women (en) Itzuli
Elizabeth Garrett Anderson and Obstetric Hospital (en) Itzuli
Royal Free Hospital (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society of Medicine (en) Itzuli

Find a Grave: 214476260 Edit the value on Wikidata

Louisa Brandreth Aldrich-Blake (Chingford, Erresuna Batua, 1865 – 1925) medikuntzaren munduan sartu zen lehen emakume britainiarretako bat izan zen. Bere izaera lesbikoa ikusarazten lehenetarikoa izan zen.[1]

Chingforden jaioa zen, Essex, errektore baten alaba, eta familiarekin Welsh Bicknor-era joan zen bizitzera. 1893an, Free Errege Ospitaleko Emakumeentzako Medikuntza Eskolan graduatu zen. Ondoren, Londresko Unibertsitatera joan zen, Medikuntza eta Kirurgia graduetan sartzeko, eta Kirurgiako Masterra lortu zuen lehen emakume britainiarra izan zen. Bere ibilbidean, Aldrich-Blake Elizabeth Garrett Anderson Ospitalearekin elkartu zen, eta 1910ean zirujau senior gisa amaitu zuen.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Royal Free Hospital-en, idazkari kirurgikoaren kargua betetzen zuen lehen emakumea izan zen, eta anestesista ere izan zen. Lehen Mundu Gerran, gizonezkoen kirurgia-taldearen zati handi bat kanpo-zerbitzu aktiboan zabaldu zen; beraz, Aldrich-Blakek erantzukizun handiagoa izan zuen kirurgian, eta ospitaleko kirurgialari aholku-emaile izatera iritsi zen. Umetoki-lepoko eta ondesteko minbizia egiten lehena izan zen.

Akademia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldrich-Blake "Free Errege Ospitaleko Emakumeentzako Medikuntza Eskolako" ikasleen prestakuntzan aritu zen, bera izan bait zen eskolren bultzatzailea. 1914an, Fakultateko dekano bihurtu zen.

Memoriala Tavistock Square-n.

Damasgoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1924an, Urte Berriko ohorezko zerrendan, Britainiar Inperioaren Ordenaren dekomendazio-dama egin zuten.[2]

Decoruma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Louisa Aldrich-Blake dama 1925ean hil zen, arrazoi ezezagunengatik.

Legatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dama Louisa Brandreth Aldrich-Blake bilduma Royal Free Hospital Artxibo Zentroan dago. Estatua bat dago Tavistock Square-n, Londresen

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. emily Hamer. 1996. Britannia's glory: a history of twentieth-century lesbians. Women on women. Editor Cassell, 227 pp. ISBN 0304329649
  2. London Gazette Issue 33007, publicado el 30 de diciembre 1924

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]