Edukira joan

Louise Labé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louise Labé

Bizitza
JaiotzaLyon, 1524 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParcieux1566ko apirilaren 25a (41/42 urte)
Hobiratze lekuaAin
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantses ertaina
frantsesa
Irakaslea(k)Maurice Scève (mul) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpoeta, salonnièrea eta idazlea
MugimenduaSchool of Lyon (en) Itzuli
Izengoitia(k)Belle Cordiere

Musicbrainz: f9d1f60b-f624-4e90-ba9a-69d967ed7d12 Discogs: 1097383 IMSLP: Category:Labé,_Louise Find a Grave: 10319624 Edit the value on Wikidata

Louise Labé, Louise Charly izenez jaioa (Lyon, 1525- 1566ko apirilaren 25a), Lyongo Eskolako Errenazimenduko olerkari frantsesa izan zen. "Rodanoko Ninfa" eta "Kordelera Ederra" ezizenez ezagutzen zen.

Bizitza eta obra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitzari buruzko datu gutxi gorde dira, existitu ez zela ere pentsatzera ere iritsi dira kritiko batzuk. Olivier de Magny eta Jacques Pelletier du Mansekin lan egin zuen. Latinean, italieran eta musikan ikasketak egin zituen eta hainbat hizkuntza hartzen zituen liburutegi bat sortu zuen bere etxean. Lorategi batzuen jabea zen, non zaldian ibiltzen zen, baina ez emakumeen erara, gizonen erara baizik.

Ennemond Perrinekin ezkondu zen, arropa ekoizle batekin. 1566an hil zen epidemia baten ondorioz; Lyonen lurperatua izan zen.

Bere obrari dagokionez, oso urria da kantitatean. Bi testu daude prosan, prefazio feminista bat, non emakumeak idaztera bultzatzen dituen (Clemence de Bourgesi eskainia) eta "Debat de Folie et d'Amour" izenburua duen alegoria dramatiko bat.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]