Lourdes Otaegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lourdes Otaegi
Bizitza
Jaiotza Beizama1959ko urtarrilaren 30a (59 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak filologoa eta idazlea

Lourdes Otaegi Imaz[1] (Beizama, Gipuzkoa, 1959ko urtarrilaren 30a) euskal filologian doktorea, Literaturaren Teoriako irakasle agregatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bereziki Xabier Lizardi eta gerra aurreko hainbat euskal idazle aztertu ditu, bai eta gerraondokoak ere, gehienbat olerkariak. Bestalde, euskal literaturari buruzko ikuspegi orokorrak eman ditu ezagutzera Internet eta formatu digitalean.[2][3]

2003ko urtarrilaren 31n Euskaltzain urgazle izendatua izan zen. Euskaltzaindiako Literatura Ikerketa Batzordeko koordinatzailea izan da Literatura Terminoen Hiztegiaren idazketan.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Xabier Lizardi. Kazetari-lanak (1987, Erein)
  • Lizardiren poetika (1994, Erein)
  • Bernardo Atxaga. Egilearen hitza (1999, Labayru)
  • Joseba Sarrionandia. Marinel zaharraren kantua (2000, Labayru)
  • Jon Mirande (1925-1972) (2000, Eusko Jaurlaritza)
  • Lizardi. Gutunak (1928-1932) (2007, Utriusque Vasconiae)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Imaz abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Imatz onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. (Gaztelaniaz) Félix IBARGUTXI OTERMIN: «Lourdes Otaegi Imaz», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  3. Maider SILLERO ALFARO: «Lourdes Otaegi, Literatura irakaslea: "Euskal pizkundeak kalitate literario handiko idazle belaunaldia ekarri zuen"», Euskonews & Media, 596. zenbakia, 2011-10-14.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]