Lucia Ixchíu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lucia Ixchíu
Bizitza
JaiotzaTotonicapán, 1990 (33/34 urte)
Herrialdea Guatemala
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaGuatemalako San Carlos Unibertsitatea
HizkuntzakK'iche'era
Jarduerak
Jarduerakaktibista, arkitektoa eta kazetaria

Ana Lucia Ixchíu Hernández, edo Lucia Ixchíu, (Guatemala, Totonicapán, 1990) Maya Kitxe herriaren parte den emakume feminista, ekintzaile, arkitekto, kultur kudeatzaile eta herri kazetaria. Mujeres en Movimienta eta Festivales Solidarios ekimenen sortzaileetako bat. Erdialdeko Amerikako aktibista ezaguna feminismoa, ama lurraren zaintza eta herri indigenen defentsan aritzeagatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko urriaren 4an, hogeita bat urte zituela, Alaskako sarraskia eta gero, non Guatemalako Armadak Totonicapángo herri indigenaren kontrako erailketak burutu zituen, Ixchíuk herri kazetaritzara eta ekintzailetzara jo zuen gertaera salatzeko asmoz.

2012. urtean ikasle mugimenduan antolatu zen eta 2014tik 2016ra urte bitartean San Carlos Guatemalakoa Unibertsitateko (USAC) Goi Kontseiluko ordezkaritza hartu zuen. 2012tik 2017ra, Oliverio Castañeda de León, unibertsitateko ikasleen elkartearen demokratizazio prozesuaren alde egin zuen.[1] Garai berean, Usac Es Pueblo, unibertsitateari lotutako ekimen batean aritzen hasi zen. Unibertsitatea utzita, ikasle mugimenduan bizitako indarkeria eta emakumeen parte-hartze urriaren aldagaietako bat izanik, beste kide batzuekin batera, Julia Silvestre adibide, Mujeres en Movimienta sortu zuten emakumezko ikasleen bidelagun izateko. Mugimengu hau ELLA latinoamerikako ekimen feministan barnebiltzen da.

Kazetaritzari dagokioenez, irratian zein egunkarietan aritu da, horren adierazle dira Prensa Comunitaria aldizkarian eta Maya K'at irrati albistegi indigenean aritu izana. [2] 2015ean, Santa Cruzeko presa hidroelektrikoaren aurkako mobilizazio indigenen testuinguruan herri kazetaritzaren aurkako mehatxuak, irainak eta indarkeria fisikoa salatu zuen. [3]

Hainbat ekimen parte izan da ere, besteak beste, Una Abya Yala, Latinoamerica Romper el Cerco, La Internacional Feminista eta Encuentro Feminista Diverso.[4][5] 2016an, Latinoamerikako Emakumeen Topaketan parte hartu eta gero, Ixchíuk bere burua feminista gisa aitortu zuen. [4]

Festivales Solidarios[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Festivales Solidarios ekimenaren sortzailea da, memoria historikoa, lurraldearen defentsa eta espetxe politikoa lantzen duten artista, kudeatzaile, kazetari eta ikertzaile indigenen eta mestizoen taldea, arte-adierazpena ekintza-bide gisa ulertzen duena.

2020an "Vivas nos queremos" bezalako jaialdi ugari antolatu zituen Emakumeen Nazioarteko Egunaren barruan non Guatemalako artista askoren parte-hartzea bultzatu eta 150 talde indigenekin topaketa birtual bat burutu zuen.[6]

2020ko irailaren 22an, Giza Eskubideen Defendatzaileen Babeserako Behatokiak (OMCT- FIDH) eta UDEFEGUA-k[7] Ixchíuk eta lurralde indigenaren beste defendatzaile batzuek jasandako mehatxuak eta erasoak salatu zituzten. Totonicapán-eko "Alta" baso komunitarioan dokumental bat filmatzen ari zen ahiztekin, Gabriela eta Andrea Ixchíu, eta Carlos Ernesto Canorekin batera legez kanpoko zuhaitz-mozketa[8] batekin egin zuten topo eta aurre egitean mehatxatu bait zituzten. [9] [10] [11]

Egun, Euskal Herrian dago, Carlos Ernesto Canorekin batera, giza eskubideen defendatzaileak babesteko harrera programa batean. Salatzen dutenez Alejandro Giammatteiren gobernuaren errepresioa dela eta Guatemalatik alde egin dute. [12][13]

Obra kolektiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Centroamérica en medio del despojo y nuestra lucha feminista (2019)[14]

Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016an, The New York Times-ek argitaratutako Guatemalako politikaren aurpegiak artikuluan (The faces of the new politics in Guatemala) beste lidergo gazte eta berritzaile batzuekin batera aipatu zuen, besteak beste, Briseida Milán, Gabriel Wer, Joel Morales, Gabriela Carrera, Ivonne Monterroso eta Libertad Garridorekin batera.[15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Mujeres en movimienta» Nómada, Guatemala. 2020-01-10 (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).
  2. Ixchíu, Lucia. (2 de abril de 2018). «La vida en un pedazo de papel» La Internacional Feminista..
  3. «This Machine Builds Movements: The Case for Indigenous Community Radio» Intercontinental Cry 2015-07-28.
  4. a b «Entrevista: Lucia Ixchíu defensora de la Vida» somosunaamerica.org 1 de febrero de 2020.
  5. «Lucía Ixchíu» Nómada 5 de septiembre 2020.
  6. Grecia Ortiz. (25 de septiembre de 2020). La Hora. Conmemoran el día de la mujer con el Festival "Vivas nos queremos".. .
  7. Federación Internacional de derechos humanos. Declaración. Guatemala: Nuevas agresiones contra quienes defienden el territorio.. 25 de septiembre de 2020.
  8. Aguilar, Denis. (2020-09-23). «Taladores ilegales de árbol agreden a 3 mujeres y un hombre» La Hora.[Betiko hautsitako esteka]
  9. «Alertan en Guatemala por la detención de una periodista y el ataque a dos más» La Vanguardia 2020-09-24.
  10. OEA. (2009-08-01). «OEA - Organización de los Estados Americanos: Democracia para la paz, la seguridad y el desarrollo» www.oas.org.
  11. (Gaztelaniaz) Agresión a periodistas y artistas Andrea, Lucía y Gabriela Ixchíu y Carlos Cano ayer en Totonicapán. (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).
  12. «El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano se une al Día Mundial de las Personas Defensoras de los Derechos Humanos — Amorebieta-Etxanoko Udala» www.amorebieta-etxano.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).
  13. (Gaztelaniaz) mundubat. (2021-10-29). «LA VOZ DE ALARMA DESDE CENTRO AMÉRICA: LA RESISTENCIA CIVIL DE EL SALVADOR Y GUATEMALA ROMPE EL SILENCIO EN EUROPA» Mundubat (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).
  14. «Centroamérica en medio del despojo y nuestra lucha feminista» La Internacional Feminista 10 de febrero de 2019.
  15. Arce, Alberto. (2016-10-07). Los rostros de la nueva política en Guatemala. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]