Lucio Marineo Sículo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lucio Marineo Sículo
Lucio Marineo Siculo.jpg
Bizitza
Izen osoa Lucas di Marinis
Jaiotza Vizzini1444
Herrialdea  Espainia
Heriotza Valladolid1536 (91/92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak historialaria eta kronikagilea
Enplegatzailea(k) Salamancako Unibertsitatea
Lan nabarmenak De rebus Hispaniae memorabilibus Libri XXV Itzuli
Lucio Marineo Sículo, Pandit Aragoniae veterum primordia regum hocopus et forti..., Zaragoza, Jorge Coci, 1509.
De rebus Hispaniae memorabilibus (Alcalá de Henares: Miguel Egia; 1530.)

Lucio Marineo Sículo (Vizzini, Sizilia, 1460 - 1533), humanista eta historialari siziliarra, bizitza gehiena Gaztelako Erresuman eman zuen.

Hizkuntza eta literatura greko eta latinozko irakasle izan zen Palermon. Espainiara etorrita Salamancako Unibertsitatean irakatsi zuen hamabi urtez. Bere irakasle-lanak eta bere liburuak eragina izan zuten Espainiako Errenazimentuan. Ikasle izan zuen Alfonso de Segura, besteak beste. Fernando Katolikoa erregeak Gortera deitu eta bere kapilau eta kronikagile izendatu zuen. Nobleen seme-alaben heziketaz ere arduratu zen, eta Errenazimentuari dagokion italiazaletasuna hezurretaraino sartu zien.

Kronista gisa De laudibus Hispaniae Libri VII idatzi zuen latinez, Burgosen 1496an argitaratua. Bigarren bertsio bat egin zuen, De rebus Hispaniae memorabilibus Libri XXV (Alcalá, 1530). Halaber, De Aragoniae Regibus et eorum rebus gestis libri V (Zaragoza, 1509 idatzi zuen. Liburu honetatik aterako atala da Sumario de la vida de los Reyes Católicos, don Fernando y doña Isabel (Madril, 1587).

Latin humanistikoz idatzitako gutun-liburu luze baten egilea ere bada (Epistolarum familiarum libri XVII).

José Vargas Poncek XVIII. mendean Vida de Lucio Marineo Sículo liburua idatzi zuen, arestira arte argitaragabea eta berriki berreskuratu eta argitaratua.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fernando Durán eta María del Carmen Ramos Santana (1998), "Una biografía ilustrada de Lucio Marineo Sículo: edición y estudio de un inédito de José Vargas Ponce", Cuadernos de Ilustración y Romanticismo 6, 115-157.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]