Luge
Luge pertsona bat edo bi eraman ditzakeen lera txiki bat da. Oinak aurretik eta aurpegia gorantz jaisten da. Konpetizioko lugeak 21 eta 25 kilogramo artean pisatzen du bakarka eta 25 eta 30 artean bikoteka[1]. Kirol olinpiko baten izena ere bada.
Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
"Luge" hitza frantsesetik dator eta "lera arina" esan nahi du.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Leren arteko txapelketak oso zaharrak dira: mendetako dokumentuetan haiei buruzko erreferentziak aurkitu izan dira, batez ere Norvegian, XV. mendekoa lehenengoa izanik[2]. Baina kirol antolatu gisa, arautegi baten arabera egina, XIX. mende amaieran agertu zen. Lehen nazioarteko txapelketa 1883an Davos hiri suitzarrean egin zen; bertan zazpi estatuetako ordezkariak bildu ziren.[3]
Mundu mailako lehen txapelketak 1955an Oslon egin ziren. Luge Nazioarteko Federazioa 1957an sortu zen, bobsleigh federaziotik bereizita. 1964an, Innsbruckeko Neguko Olinpiar Jokoetan olinpiar kirola gisa onartua izan zen, bai emakumezko baita ere gizoneko kategorian. Geroztik beti egon da jokuetan presente.
Gaur egun, oraindik, jend gutxiko kirola izaten jarraitzen du. Oso instalazio gutxi daude eta horiek mamtentzeko garestiak dira gainera. Beraz, herrialde gutxi batzuek kirol honen elitea sortu dute: garantzitsuenak Alemania, Austria, Italia eta Errusia dira. Horien artean banatzen dira domina garrantzitsuenak.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lugen erabiltzen diren lerak armazoi txikikoak dira. Jatorriz zurezkoak ziren baina gaur egun metalezkoak dira. Azpian, patin zorroztuak dituzte. Lerak ez du balaztarik ez lemarik. Gidariak tresna erabiltzeko aurreko partean lotuta dauden uhal batzuk ditu; horiekin norabidea markatzen du. Gorputzaren mugimenduekin ere leraren kontrola indartzen du.
Gidariak ahoz gora etzanda doa, oinak aurrean eta burua atzean; horretaz skeletondik bereizi egiten da zeren eta kirol horretan ahoz behera eta aurrera begira kokatzen baita. Bobsleighekin konparatuta, hemen irteera gidaria leran kokatuta dagoenean egiten da; horren ondorioz irteera geldoagoa da, bilkada besoekin egin behar duelako eta ez hankekin.
Leraren pisu nagusia bakarkakoa denean 23 kgkoa da; bikoteko lera, aldiz, 27koa. Partaideen pisua, bestetik, orekatua izaten saiatzen da. Pisu nagusia markatzen da eta hori baino gutxiago dutenek lera kilo artifizial jar ditzakete; horrela irabazteko aukerak berdintzen dira.
Modalitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bakarkakoa, emakumezkoa zein gizonezkoa. Lau txanda egiten dira eta denborak gehitzen dira. Lauak denbora gutxien egiten duenak irabazten du.
- Bikotekakoa, emakumezkoa zein gizonezkoa.
Istripuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirol arriskutsua da eta, ondorioz,behin baino gehiagotan istripu larriak eman dira:
Lehiakide | Urtea | Tokia | Lasterketa | Geraera |
---|---|---|---|---|
![]() |
1964 | ![]() |
Entrenamenduan | 1964ko Neguko Olinpiar Jokoak |
![]() |
1969 | ![]() |
Lehenengo txandan | FIL World Luge Championships 1969 |
![]() |
2010 | ![]() |
Entrenamenduan | 2010eko Neguko Olinpiar Jokoak |
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Ingelesez) «Rules artificial track of the int. Luge Federation FIL» conTRANCE (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ https://www.teamusa.org/USA-Luge
- ↑ https://www.fil-luge.org/en/home
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez)(Alemanez):International Luge Federation.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luge ![]() |