Luis Arraiago

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Luis Arraiago
Bizitza
Jaiotza Areso1931ko abuztuaren 24a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Bizilekua Arantzazuko santutegia
Heriotza 2020ko urtarrilaren 3a (88 urte)
Jarduerak
Jarduerak friar minor (en) Itzuli eta nekazaria
Izengoitia(k) Xegama
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Erlijio-ordena Anaia Txikien Ordena

Luis Arraiago Ormazabal, Xegama (1931ko abuztuaren 24a, Areso, Nafarroa Garaia - 2020ko urtarrilaren 3a) frantziskotar fraidea eta baratzezain bat izan zen.

Jaiotzez nafarra bazen ere, 8 urterekin bere familiarekin batera Gipuzkoako Zegama udalerrira lekualdatu zen, hortik bere ezizena. 26 urterekin frantziskotar fraide bilakatu nahi izan zuen, hortaz Arantzazuko santutegira joan zen. Oñatiko Gomiztegi baserrian lau urtez fraidegia egin zuen, eta Zarautzen nobiziotza. 1964ko abenduaren 8an Arantzasun profesa.

Bizitzako zatirik handiena Gomiztegi baserrian bizitu zen, nagusiki baserri lanak egin eta bereziki baratzezaintzakoak. Langile porrokatua eta ortulari aparta, Oñatin San Mikel jaietan ospatu ohi diren baserritar/ortularien fruitu erakusketetan parte hartzen zuen, eta porru eta zenbait barazki klasetan lehenbiziko saria asko lortu ere.