Luis Díez del Corral

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Luis Díez del Corral
(Luis Díez del Corral) José Ortega y Gasset eta Luis Díez del Corral Ategorrietako Furu etxean (Colección Juan San Martín) (cropped).jpg
Gorte frankistetako prokuradorea

1946ko maiatzak 13 - 1949ko apirilak 7
Gorte frankistetako prokuradorea

1943ko martxoak 16 - 1946ko apirilak 24
Bizitza
Jaiotza Logroño1911ko uztailaren 5a
Herrialdea  Espainia
Bizilekua Calle de Jorge Juan
Heriotza Madril1998ko apirilaren 7a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politologoa, legelaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Madril
Enplegatzailea(k) Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Zientzia Politiko eta Moralen Errege Akademia
Historiaren Errege Akademia
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Instituto de Estudios Políticos

Luis Díez del Corral (Logroño, Errioxa, 1911ko uztailaren 5a - Madril, 1998ko apirilaren 7a) espainiar pentsalari, legelari eta idazlea izan zen.

Zuzenbidea, filosofia eta letretako ikasketak egin zituen, Madrilgo Unibertsitate Complutensean (1928-1933), José Ortega y Gasset eta Xavier Zubiri pentsalari handien gidaritzapean, besteak beste.

1934-1936 bitartean Berlinen eta Friburgon egon zen ikasketak sakontzen. 1942an Literaturako Sari Nazionala irabazi zuen Mallorca obrarekin, eta Ikasketa Politikoen Institutuko aldizkariaren argitaratzaile nagusia izan zen 1939az geroztik. 1951n, Parisen, Espainiako enbaxadako agregatu kulturala izendatu zuten, eta Ohorezko Legioa jaso zuen bi urte geroago.

Lanik aipagarrienak: El liberalismo doctrinario (1945, Liberalismo doktrinarioa), El rapto de Europa, una interpretación histórica de nuestro tiempo (1954, Europaren bahiketa, gure garaiaren interpretazio historiko bat), El pensamiento político europeo y la monarquía de España (1983, Europako pentsamendu politikoa eta Espainiako monarkia). Arte Ederretako Errege Akademiako eta Zientzia Moral eta Politikoetako Akademiako kide da. Bigarren horretan zuzendari izan zen 1984-1990 bitartean. 1988an Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzea saria jaso zuen, Luis Sánchez Agestarekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]